SOS Arrazakeriaren “Bizilagunak” ekintza arrakastatsua

Aurten, Gipuzkoa solidarioaren hirugarren ekitaldia ospatuko du Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Bizilagunak eta Aldameneko familia lemapean. Atzo ospatu zuten festa ederra Donostiako Kursaalean kanpaina honi bukaera emanez. Ekimen honek, hirugarrena izatetik aparte, badu beste berezitasun bat, internazioanala dela, alegia. Europako beste sei herrialdetan (Txekian, Eslovakian, Italian, Hungarian, Maltan, Belgikan eta Portugalen) bazkaziak egin ziren aurreko domekan, hemen, Gipuzkoan bezala, egun eta ordu berean. Eta leku guztietan asmo berarekin: bertako eta atzerriko pertsonen arteko bizikidetza eta ezagutza bilatzea, harreman berriak sortzea, besteekiko aurreiritzi eta fantasmak usatzea, hitz batean, elkarren alboan bizitzetik, elkarrekin bizitzearen aldeko urratsak ematea.

Aurten Maroko, Txile, Senegal, Kolonbia, Galicia, Nigeria, Nicaragua, Brasil, Alemania, Estremadura eta euskal-familiak eta lagunak bazkari bat konpartitu dute, SOS Arrazakeriak antolatutako “Aldameneko familia” egitasmoan barne. Parte-hartzaileen artean aurpegi ezagunak daude: Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre; Astigarragako alkatesa; Miguel González Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Sailaren zuzendaria; Richard Oribe igerilaria, Iñigo Lamarca arartekoa, etabar.

 Jarduera hori SOS Arrazakeriak erakundeak antolatu du, mahai-inguruan elkartu nahi baititu atzerriko familiak dituzten pertsona eta familia euskaldunak, jatorri ezberdinetako pertsonen eta bertakoen artean zenbaitetan sortzen den inkomunikazio-harresia apurtzeko. Beraz, ekimen horrek harremanetan jartzen ditu talde soziokultural ezberdinetakoak izan arren, auzo berean bizi diren familiak. Horrela, hainbat bazkari antolatzen dira aldi berean; horietan, bertako familia bat eta atzerriko beste bat elkartzen dituzte, harremanetan jartzen dituzte eta beharrezko baliabideak ematen dizkiete elkarrekin bazkari bat prestatu eta partekatzeko.

Aldameneko familia orain zazpi urte sortu zen, Txekian, eta harrezkero jarduera horrekin bat egin dute Europako beste herrialde batzuk (Eslovakia, Italia, Hungaria, Malta eta Belgika). Gaur, aldi berean, gutxienez 420 bazkari partekatzen arituko dira, 5-10 mahai-lagunekin topaketa bakoitzeko. SOS Arrazakeriaren ustez -ekimen honen bultzatzailea- immigrazioak funtsezko eginkizuna betetzen du gizarte aberatsagoa eta anitzagoa eratzen. Horregatik, azken urteotan hainbat jarduera egiten ari da, batez ere atzerritarrak onartzean eta elkartasunean nahiz borondatezko ekintzan arreta jartzen duen begirada hori ikusarazteko, horiek denak oso eragile garrantzitsuak baitira gizartea eraiki eta etorkinak gizarteratzeko orduan.

Guztira Gipuzkoan 60 bazkari ospatu ziren azaroaren 18an eta 500 lagunek hartu dut parte. Kursaalean ospatutako festan Agustin Unzurrunzagak esan duen arabera, “kontaezinak dira Gipuzkoan hemen jaiotako eta kanpotik etorritako jendeen arteko harreman eta elkartasunezko istorioak”. Mila koloretako istorioak, zeinetan elkar ezagutzeak eta elkar laguntzeak lagungarri izan baitzaie, batzuei hemen errotzeko, eta besteei bizitzari begiratzeko, pentsatzeko eta amets egiteko modu ezberdinak aurkitzeko. Bizimodu aberatsagoa lortzeko. Elkar ezagutuz eta elkar lagunduz, bertan dauden pertsona guztien bebesleku izango den gizarte bat eraikitzeko beharrezkoak diren sareak ehuntzen dira. Ez da arrazoirik falta aurtengo ospakizunari Bizilagunak izena emateko, horixe baitira harreman hauetako protagonistak: auzokideak, adiskideak, hots, bizilagunak.

Elkartasun ikusezina. Hain zuzen, ikusten ez diren atzerritaren eta bertakoen arteko eguneroko laguntza-keinuak ikusarazi nahi ditu SOS Arrazakeriak festa honetan. Hainbat alorretako ehun inguru esperientzia aurkeztuko dira Kursaalean, ikusezintasun hori hautsiz, elkartasuna badela aldarrikatzeko eta ospatzeko. Gero eta ozenago entzuten den diskurtso xenofoboari aurre eginez, gipuzkoar gizarteko pertsona askok eta askok agertzen dituzten abegi- jarrera positiboak balioztatu nahi ditugu. Ugari baitira pentsatzen dutenak atzerritar pertsonek duten baino egoera hobean egonik bidezkoa eta beharrezkoa dela haiei laguntza ematea. Baina elkar-laguntzako harremanak bi norabideetan dira onuragarri, musu-truk eskaintzen dituzteneei ere mesede egiten baitie. Modu honetan pertsona horietako askok adiskideak irabazi dituzte, eta baita seme-alabak eta bilobak ere.

SOS Arrazakeria Facebooken dago

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.