Nahia de Cos Txinatik gertuago dago

Gipuzkoa Solidarioa elkargunean poz-pozik gaude! Pasa den astean Gure Nahia Elkartasuna elkartearen arduradunek adierazi zuten arabera, Nahia de Cos neskatoaren familiak Txinara joateko behar zituzten 25.000 euroak osatzea lortu dute, eta ondo bidean, azaroan joango dira haurrari tratamentu berri bat egitera. Nahia de Cos Igeldoko neskatoak Batten izeneko gaixotasuna du, dejeneratiboa da eta momentuz ez du sendabiderik, baina bere gurasoek haurraren bizi kalitatea hobetzen laguntzeko ahaleginean dihardute. Beren alabaren kasua aztertu eta etorkizunean lagungarri izatea nahi dute.
Horretarako, ordea, atzerrira joan behar dute, eta gastuei aurre egiteko hainbat jaialdi eta kanpaina egin dituzte dagoeneko. Kutxa Gizarte Ekintzan “Urte bat, 12 gailur” kanpainaren auzkezpena antolatzen lagundu genuen KutxaZabal aretoan.
Uztailaren bukaeran Denok Nahiarekin jaia egin zuten, eta gaur jaso du Nahiaren familiak jaialdi hartan bildutako dirua. Victoria Eugenia Antzokian ere eta Gaska polikiroldegian Irrien Lagunak-ekoek bi jaialdi antolatu dituzte dirua biltzeko eta hilaren 22an Bizipoza jaialdian ere 22 elkarteen lana zabalduko dute.
Nahiak bidaiatzeko behar bereziak ditu, hegazkineko bederatzi leku behar dituzte, adibidez, haurrak ezin baitu ordu luzez eserita egon. Baina bidaia prestatu eta azaroan Pekinen izatea espero du De Cos familiak. Hilabete eta erdiz egon beharko dute bertan. Jon de Cosek eskerrak eman dizkie laguntza eskaini dieten herritar guztiei, eta itxaropentsu abiatuko dira Txinara, heriotzari denbora irabazi eta beren alabaren bizi kalitatea hobetzeko asmoz. Beraz, Gipuzkoa Solidarioa elkargunetik Nahia de Cos Txinako bidea hartzeko lagundu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu.
76425_507343472633470_1977973795_n

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s