“Irtenbiderik hoberena, HIESari ihes egitea da, hori da gure erronka” dio Joseba Errekaldek

Gaur egun badago gure gizartean GIBarekin (Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea HIESA) bizi diren pertsona  ugari. Gaixotasun honen aurrean gizarteak kontzientzia  handiagoa izateko eta gaixoek duten estigma hori eta baztertze arazoak kentzeko helburuekin sortu zuen Joseba Errekaldek Gipuzkoako Oiartzungo herrian   Harri Beltza Elkartea.

Gauzak asko aldatu dira 1994. urtetik hona  Urte horretan oiartzuar talde bat elkartu zen hiesak eragindako egoeraz kezkatua eta horri erantzun bat eman nahian. Osakidetzak bideratu ezin zuen osasun alderdi bat nabarmentzen ari zen seropositibo eta hiesdunen artean: alderdi psikologiko eta emozionala. Bestalde, hiesa zabal ez zedin, prebentzio lan serio bat egin beharra argi ikusi zuten. Asmo horiek buruetan eta bihotzak bero Oiartzungo udaletxera jo zuten. Harri Beltza taldeak bere motorrak piztu zituen seropositiboen egoera psikologikoa eta emozionala bideratzeko eta Gipuzkoako lagunak eta hiesaren artean muga sendoak eraikitzeko

 

 “Irtenbide hoberena, HIESari ihes egitea da, hori da gure erronka” dio Harri Beltza elkarteko  lehendakaria. Hiesaren aurkako lana denon artean egin beharrekoa dela uste dute Harri Beltzan, denok ukitzen gaitun arazoa baita.  Lehenengo unetik hasita, GIBa duten lagunek babesa, elkar ulertzea eta terapia zerbitzuak dituzte eskura, beraiek  zein bere gertukoek, hori eskertzekoa da.

Urtean bi kanpaina nagusi abian jartzen dituzte, abenduaren 1ean HIESAren nazioarteko egunaren inguruan eta San Inazio egunaren inguruan, uztailaren 31an, udarako kanpaina gisa. Aurtengo ekitaldian Kikit Ensembleko bost emakume zoragarrien lana eskertu nahi du berezi-bereziki, “eliza leporaino bete zen, asko hunkitzen gaituen zerbait da eta hori eskertzekoa da”, azpimarratzen du.

Egoera asko aldatu da 1994. urtetik hona, urte horretan oiartzuar talde bat elkartu zen HIESA-k (Hartutako Inmuno Eskasiaren Sindromea) eragindako egoeraz kezkatua eta horri erantzun bat eman nahian. Osakidetzak bideratu ezin zuen osasun alderdi bat nabarmentzen ari zen seropositibo eta hiesdunen artean: alderdi psikologiko eta emozionala. Bestalde, HIESA zabal ez zedin, prebentzio lan serio bat egin beharra argi ikusi zuten. Asmo horiek buruetan eta bihotzak bero Oiartzungo udaletxera jo zuten eta proiektua aurrera eraman zuten. Harri Beltza taldeak bere motorrak piztu zituen seropositiboen egoera psikologikoa eta emozionala bideratzeko eta Gipuzkoako lagunak eta hiesaren artean muga sendoak eraikitzeko

 IMG_1072

Bukatzeko GIBa nola trasmititzen den galdetu diogu berriz ere, informazio erabilgarria dela uste baitugu :  “odola, semena,  bagina-fluxuak edota bular-esnea elkar harremantzen direnean transmititzen da GIBa; preserbatiborik gabeko  bagina nahiz uzki-sarketa duen edozein sexu harremanetan eta babesik gabeko aho-sexuan; odolarekin harremanetan jar daitezkeen objektuak konpartitzeagatik (xiringa, bizarlabantxo, hortzeskubila…); ama seropositibo batek bere seme-alabari transmititu diezaioke birusa haurdunaldian, erditze garaian edo bularra ematerakoan”. Errekalderen hitzetan ez da trasmititzen “ ez listuaz, ez eztulaz, ez izerdiaz, ez ahetzez, ezta gernuz ere; ez intsektuen koskez, ez mahaitresna, ontziteri, igerileku edota komuna berak erabiliz ere; ez besarkada edota laztanez, ezta etxe, eskola edota lantegiko elkarbizitzaz ere”. Informazio gehiago eskuratzeko Harri Beltza elkartearekin harremanetan jar zaitez: 943 493544 telefonora deituz edo harribeltza@gmail.com helbide elektronikora email bat idatziz.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s