@atzegi guztiok dugu gure papera, aurkitu zeurea!

“Atzegin guztiok dugu gure papera, aurkitu zeurea!” lelopean ATZEGIk hiritarrei kolaboratzeko moduak identifikatzen eta ideia berriak ematen lagundu nahi die.

 

 Kanpaina benetako bederatzi kasutako argazkitan dago oinarrituta eta hauek elkarlanean aritzeko dauden modu ezberdinak islatzen dituzte.

Ekitaldi hunkigarri baten bitartez aurkeztu zuten atzo ATZEGIko lagunek aurtengo sentsibilizazio kanpaina Donostiako Antzoki Zaharrean. “Aurkitu zure papera” lelopean zen giro eder batean. Bertan, Kutxa Gizarte Ekintzako Solidaritate Sailaren arduraduna, Garbiñe Etxezarreta izan zen Gipuzkoa Solidarioa elkargunearen izenean.

IMG_1966

Atzegin guztiok dugu gure papera, aurkitu zeurea! lelopean ATZEGIk elkartasunerako deialdia egin nahi du, gipuzkoar guztiei ikusarazi guztiok eduki dezakegula paper garrantzitsua ATZEGIn. Horrez gain, kanpaina honek ideiak eman eta elkartasun modu ezberdinak aurkitzen lagunduko du.

ATZEGIko lehendakari den Josean Idoetaren hitzetan, ”garai zailak dira, baina sinisten dugu eta sinistu nahi dugu elkartasuna ez dagoela krisian. Ziur gaude laguntzeko irrikan dagoen jende mordoa dagoela, horregatik gure helburua beren papera aurkitzen laguntzea da”. Idoetaren iritziz, laguntza eta elkartasun “sare naturalak” ezinbestekoak dira adimen urritasuna duten pertsonak ezagunak diren ingurune batean bizi daitezen, maitatuak diren ingurunean eta behar dutenean laguntza jasotzen duten tokian ere.

Kanpaina egiazko bederatzi kasutako argazkitan dago oinarrituta: enpresari bat, irakasle bat, mendi-elkarteko kide bat, erizain bat, adimen urritasuna duen pertsona bat, erretiroa hartu duen pertsona bat, kazetari bat, haur bat eta autobus gidari bat. Guztiek dute paper ezberdina ATZEGIn, baina paper guztiak dira garrantzitsuak. Argazkiez gain, pertsona hauek beren bizipenak kontatzen dituzte www.atzegi.org/aurkituzeurepapera webgunean aurki daitezkeen bideotan.

ATZEGIko Mitxel Lakunzaren hitzetan, kartelean agertzen direnak, kasu adierazgarriak dira, baina bere aburuz pertsona guztiak, profila edozein dela ere, badute zer eskaini: “Zenbaitetan pentsatzeko laguntza besterik ez dugu behar, bultzada txiki bat. Gustu, zaletasun, denbora libre edo lanbidearen arabera ATZEGIn pertsona bakoitzari egokitutako laguntza mota aurkitzen lagundu dezakegu”.

1380681_653346664722245_1577978331_n

Kanpaina gaur hasi da eta datozen egunetan 8.000 kartel jarriko dira eta foiletoak banatuko dira Gipuzkoa osoan zehar. Zure lagunen artean kanpaina zabaldu nahi baduzu, hemen kartela:

archivos652a

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s