Doako aholkularitza juridikoaren aldeko kanpaina berria abian jarri da

apajDuela hilabete gutxi AJBE-APAJ elkarteak gure atea jo zuen bere proiektua azaltzeko eta gure elkargunean elkarlana egiteko prest. Hori dela eta, Gipuzkoa Solidarioan sartzeko gonbita luzatu genien eta baiezkoa jaso genuen.  Asistentzia Juridikoa Bideratzeko Elkargoaren (AJBE) helburua egoera ekonomiko eta pertsonalek baldintzaturik sistema judizialaz baliatzeko aukera galdurik ikusten duen handituz doan biztanleriari zuzentzen den gizarte ekintza garatzean datza. Egungo krisialdi egoerak persona ugariren eta estatuaren beraren ahal ekonomikoa indargabetu du, eskaera guztiei erantzuna ematea ezinezko bilakatuz. Asistentzia Juridikoa Bideratzeko Elkargoak (AJBE) eskubide eta interés legitimoak defendatu nahian abokatu eta tasa judizialen kostua ordaindu ezinik euren ekimen guztiak huts egin dutela ikusten duten hiritarren testigantzan aurkitzen du bere izaera.

Lagundu nahi al duzu?

Horrela, lehenengo urratsak eman ahal izateko dirulaguntza behar dute eta helburu honekin Goteo plataforman abian jarri ute kanpaina aste honetan. Kanpainaren xehetasunak irakurri nahi izanez gero hemen dauakazu esteka:

http://goteo.org/project/apaj-pro-asistencia-juridica

AJBE-APAJ elkartean adierazten duten modura, hiritar orok dugu legeak aurreikusten duen Doako Asistentzia juridikoa izateko eskubidea, Aurrekontu Orokorretan funts honetara bideratzen den diru partidaren bidez, Orientazio Juridikorako Zerbitzuan (OJZ) aurre eskaera egin ostean abokatu elkargoen “Doako justizia” batzordeak izanik gai hau kudeatzeko eskumena. Konstituzio aginduario jarraiki, urteko diru-sarrerak lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza gainditzen ez duten hiritarrei doako asistentzia juridiko izateko aukera eskaintzen zaie.

Hiritar askok eskubide honetaz gozatzeko aukera gaitzetsia ikusten dute, izan ere, laguntza emateko ukanbeharrak irizpide ekonomikoen menpe baitaude. Eskatzailearen diru-sarrerak dira baldintza nagusia, alde batera utzirik bestalde interesdunaren ahal ekonomikoa erabat murrizten duten edonolako egoera pertsonalak; esaterako, maileguak, hipotekak, elikagaiak, argindar, ur, bizilagun elkargo eta medikamendu gastuak…  zeintzuk norbanako ororen bizitzan beharrezkoak diren, eta beraz, ezinbesteko arreta merezi duten.

Modu honetan, legeak ezarritako muga gainditurik diru-sarrera nahikorik ez duenak ezingo du inolaz ere judizio prozedura martxan jartzeko nahitaezko gastuei aurre egin (abokatua, prokuradorea, tasa judizialak, etab.).

Hemen prestatu duten bideoa! Ikusi hemen!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s