Bularreko minbizia duten emakumeen aldeko eguna

Asteburu honetan bularreko minbizia dute emakumeen eguna ospatu dute Gipuzkoan Katxalin bezalako elkarteek hainbat ekimen antolatuz eta sustatuz. Donostiako Udaletxearen aurrean begizta bat osatu zuten parte-hartzaileek eta, asteburu osoan zehar begizta arrosak banatzen aritu dira minbiziaren eta bularreko minbiziaren elkarteko lagunek. Katxalin 1987ko ekainean jaio zen Emakume Mastektomizatuen Gipuzkoako Elkartea izenpean. Bere helburua, bularreko minbizia izanik, tratamendua (mastektomiarik gabeko edo mastektomia bidezko kirurgia, kimioterapia, erradioterapia, hormonaterapia, etab.) izan zuten eta izaten ari ziren ema-kumeei laguntzea izan da betidanik. 

1999ko irailetik elkartea zabaldu egin zuten eta ondorioz, ginekologia tumorearekin lotutako gaixotasunen bat duten emakumeak ere gure baitan biltzen dituzte. Data horretatik aurrera, Bularreko minbiziak eta ginekologia minbiziak era-gindako emakumeen Gipuzkoako elkartea: Katxalin du izena. Hasiera batean 10 emakumek sortu zuten elkarteak, gaur egun 350 emakumezko bazkide baino gehiago ditu. 

Izan duten eskarmentuaren laguntzaz minbizia diagnosia jaso duten beste emakumeak laguntzea nahi dute. Bularreko minbiziari era eraginkorrean aurre egin baino lehen, zenbait oinarrizko alderdi ezagutzea behar-beharrezkoa da.

Bularra, guruin (ehun egitura da eta substantzia garrantzitsua osatzen du), eta zeregin bat du: bularrak gingiletan esnea sortzen du.Esnearen bideak erabiltzen ditu, titiburuak sortzen duen esnea ateratzeko.

Gorputz-atal guztiek bezala, zure bularrean zelulak hazi egiten dira eta ondoren, atseden hartzen dute. Hazkunde eta atseden garai horiek geneen nukleoek kontrolatzen dute; hau da, zelula bakoitzak bere nukleoan kontrol aretoa izango balu bezala. Geneek zuzen funtzionatzen dutenean, egoki kontrolatzen dute zelularen hazkundea. Baina geneek akatsen bat garatzen dutenean, batzuetan zelularen hazkunde eta atseden garaien kontrola galtzen dute.

Bularreko minbizia, bularreko zelulen kontrolik gabeko hazkundean datza.

Minbiziak indarra nahikoa du bular-ehuna gainditzeko eta beste gorputz-atal batzuetara zabaltzeko. Nahiz eta minbizia genetika akatsen batek (genetika materialaren akats bat) sortzen duen, aitaren-gandik edo amarengandik heredatutakoak minbizien % 5-10 besterik ez dira. Aitzitik, minbizien %90 zahartze prozesuengatik eta bizitzan aurrera egiteagatik sortzen diren anormaltasun genetikoengatik izaten dira. Neurri ugari har ditzake emakume batek bere gorputza ahalik eta osasuntsuen mantentzeko, (dieta osasuntsu eta orekatua, ez erretzea, estresa gutxitzea eta kirola egiteko ohitura izatea), baina bula-rreko minbizia ez da sekula inoren erruz sortzen. Errudun sentitzea, eta minbizia zeuk egindako edo norbaitek zuri egindako zerbaiten ondorio dela pentsatzea, ez da ona, kontrakoa baizik: kaltegarria da.

Ez da harritzekoa, minbizia duzula esan dizutenetik, egoera arrazoituko duen zerbaiten bila ibiltzea. Zeure bizitza hamaika aldiz aztertzen duzu, buruari jira eta buelta zabiltza, izugarri errudun sentitzen zara eta horrekin lortzen duzun bakarra torturatzea da.

Gorde ezazu energia guztia zure osasun eta ongizaterako.

428352_483646628348116_2017702079_n

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s