Musika Anitza 2013 jaialdia ostiralean ospatuko da

ademgi 030

ADEMGIko lagunak jo eta ke ari dira prestatzen ostiral honetan Intxaurrodoko Kultur Etxean ospatuko duten “Musika anitza” jaialdia (Otxoki pasealekua 218, Intxaurrondo, Donostia). Musika jaialdi hau Biodonostia Institutuko Esklerosi Anizkoitza Unitateak sustatu du eta lortutako irabaziak Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkarterako (ADEMGI) izango dira. Gaur goizean prentsaurrekoan aurkeztu duten bezala, ekitadi honen helbururik adierazgarriena gaixotasun neurologiko sendaezin honek sortzen dituen arazoei buruz sentsibilizatzea da. Bertan parte-hartuko duten musika taldeak honako hauek dira:

The Joselontxo’s Txaranga: Donostiako musika eskolako ikasle talde batek osatzen du eta duen errepertorio luzearekin edozein tokitako giroa alaitzeko gai dira. (Aurkezpena Boulevardean 18:00tan)

Sexteto Vendaval: Rosarion, Argentinan, jaiotako tango talde bat da eta 1930-1960 urte bitartean munduan zirrara sortu zuten Osvaldo Pugliese eta Anibal Troilo bezalako hainbat orquesta handitako estiloak aztertzen dituzte.

Betagarri: Euskal Herrian nahiz munduan zehar arrakastatsua den Gasteizko, Euskal Herria, ska talde ezaguna. 11 disko kaleratu eta sari ugari irabazi dituzte. Gaur egun, “Zorion argiak” (2012) bere azken lana aurkezten ari dira.

Jaialdia Oscar Terolek aurkeztuko du eta Esklerosi Anizkoitza duen gazte batek bere gaixotasunaren esperientzia azalduko du.

Sarrerak 12€tan salgai www.kutxasarrerak.net eta 15€ takilan ekitaldiaren egunean 19:30etatik aurrera.

Ekitaldira bertaratu ezin dutenek elkartea lagundu nahi izanez gero, diru-emari bat egin dezakete honako kontu honetan: KUTXABANK 2095 5002 57 1061134275

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s