Gabonetako elkartasun azoka egingo du ALBOANek

Abenduaren seitik  2014ko urtarrilaren seirarte Bilboko “Santa Eukaristía Kofradiak eta ALBOANek Gabonetako elkartasun azoka bat antolatzen dute. Aurten salmenten onuraren zati bat “Emakume Ausartak” ALBOANek bultzatzen duen kanpainarentzat izango da.http://www.alboan.org/mujeres_valientes/

Azokan, etxola desberdinetan, edozein motatako eskulan eta bidezko merkataritzako produktuak aurkitu ahal izango dira, Bilboko Doktor Areilza kalean izango direnak, goizeko eta arratsaldeko ordutegian.

1461089_557058451036144_933072653_n

Jasotako irabaziekin ALBOANen “Emakume ausartak” kanpainiak bultzatzen dituen proiektuak sendotzeaz gain, Kofradiaren jarduerak finantzatuko  dira ere. ALBOANek landa-komunitateetako, baztertutako hiri-inguruetako eta errefuxiatu-eremuetako emakumeei laguntzen die, Afrikan, Indian eta Latinoamerikan. Pobrezia-atalasearen azpitik bizi dira emakume horiek guztiak.. ALBOAN-etik bultzatu nahi diren erronkak hurrengoak dira, beste batzuen artean: Neska eta emakumeek kalidadezko hezkuntza bat lortzea, lanbide bat izateko aukera gehiago ematen dien gaikuntza bat lortzea eta sarrera ekonomikoak lortzea, gero euren negozio eta Kooperatiba propioak sortzeko asmoz eta era berean ere, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea.  

Inaugurazio ekitaldia bihar ostegun 12an 20:00 etan Indautxuko Jesuitas Ikastetxeko areto nagusian izango da (Alda. Urkijo sarreratik) eta Iraia Iturregik (Athletic-eko Kapitaina eta 2013ko Bilboko Aste Nagusiko pregolaria) ekitaldian parte hartuko du. Iraiak nazioarteko borondatezko eskarmentu batzuk egin ditu. Horrez gain, Bilboko Koral Sozietateko gurasoen Koruak elkartasun kontzertu bat emango du.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s