Odol emaileen elkarteak 2013ko Boluntariotza Saria jaso du

Odol Emaileen Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko Boluntariotzaren Saria jaso du gaur, arratsaldean, Foru Jauregiko Jargi aretoan, Donostian. Horrela, Gipuzkoako Foru Aldundiak balioa eman nahi dio Gipuzkoako hirugarren sektorea osatzen duten pertsona eta erakundeek emanari eta ekarriari, gizarte ehunaren partaidetza balioan jarriz. Gainera, sari hau boluntarioek beraiek ematen dute, epaimahaia boluntarioz osatuta baitago. Foru erakundetik azpimarratu dutenez, sari honekin, Gipuzkoako Foru Aldundiak balioan jarri nahi du elkarte ezberdinetan modu iraunkorrean eta musutruk, inolako interes pertsonalik gabe, laguntzeko konpromisoa hartzen duten pertsonen lana. Odol Emaileen Elkartearen lehendakaria den Sabin Urcelayk odol emaile guztiei eskerrak eman die bere elkartasunarengatik.

 IMG_6523

   “Boluntariotza sustatzea da gure helburuetako bat, horretarako, elkarteentzako laguntza zuzenak, kanpainak, prestakuntza programak eta abar ditugu abian, baina onespen publikoa ere oso garrantzitsua dela uste dugunez, ia 20 urte egin dituen Boluntariotza Saria ematera gatoz aurten ere”, azaldu dute.

   Odol Emaileen Elkartearen hautagaitza Medikuen Elkargo Ofizialak aurkeztu du, balore handikotzat jotzen baitute odol emaile boluntario, altruista eta arduratsuen sarea edukitzea, transfusioen segurtasunaren ardatz gisa, bai eta osasun kalitatearen estalduraren ikuspegitik ere.

   XIX. Boluntariotza Sariak Odol Emaileen Elkarteak Gipuzkoan zehar dituen 77 ordezkaritzetan 400 boluntario baino gehiagok egiten duten eguneroko lana goraipatu nahi du. Donostiako egoitzan egiten diren ateraldiez gain, urtean 510 ateraldi inguru antolatzen dituzte eta 50 urteetan 90.000 herritar baino gehiagoren inplikazioa lortu dute.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s