“Bakardadea, elkartasuna eta konpainiarekin gainditzen da”

Nagusilan elkarteak 15 urte bete ditu adineko pertsonen aldeko sekulako lana egiten: bakardadea sufritzen duten adineko pertsonek baliabide ugari aurkitzen dute elkarte honetan. Gipuzkoan du  bere  egoitza Nagusilan elkarteak eta Espaina mailan ere, hainbat hiritan daude. Nagusilan-eko lehendakaria den Joxe Luis Elosuak eskaintzen dituzten zerbitzuen berri eman digu, beti ere gizarte-zerbitzuekin hitzartu eta gero. Alde batetik, banakako konpainia: boluntario bakoitzak pertsona bat  hatrzen du eta hari, laguntza eta konpainia eskeintzen dio. Beste aldetik, egoitzetan zerbitzuak ditu Nagusilan-ek ere. Jose Luisek gogorarazi digun bezala,  “ez da posible pertsona bakoitzarentzat boluntario bat edukitzea. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zaigu egoitza bateko pertsona guztiak parte hartu eta gozatu dezaketen ekintzak antolatzea”. Nagusilanen  abesbatza eta antzerki taldeak daude eta zaharren egoitzetan zehar animazioa egiten dute. Karta-partida, bingo saioak eta txangoak  ere  antolatzen dituzte.  

Azkenik, zerbitzu zehatzak eskaintzen dituzte. Hala nola, bankura, medikura, zerbait erosteko edo  kudeaketaren  bat egiteko laguntza. Guzti hau boluntarioei esker da, haien esfortzu eta gogoari esker. Bolondresek,  bakardadea sufritzen duten pertsonak entzunez,  adiskidetasuna eskaintzen diete  esperientziak elkarbanatzen dituzte, elkarrengandik ikasten dute  eta  sarritan lagun handiak bihurtzen dira Guzti hau Donostiako Aita Etxe egoitzan ikusi ahal izan genuen. Goiz hartan, Nagusilaneko lau boluntario hara gerturatu  ziren.   Kantuek, brindisek, hamaiketakoak eta musikak giro ezinhobea jarri zuten. Baina, nola ez, Jose Mari, Julian, Aurori eta Arantxaren presentzia izan zen giro polit hori lortzeko ezinbestekoa. Nagusilaneko boluntarioek argi daukate: “gure esfortzua merezi du  eta ematen duguna baino gehiago hartzen dugu” . Guztiek beren lana aintzat hartzen dela nabaritzen dute eta gainera, prozesuan pila bat ikasten dutela ziurtatu digute. Beraien lana gertutik ezagutu nahi baduzu edo parte hartu nahi baduzu, Nagusilanera gerturatu zaitez.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s