Joaquin Fuentes psikiatrak Donostiako Urrezko Danborra jasoko du aurten

Donostiako Udalak,  Joaquin Fuentes, mediku, psikiatra eta autismoan adituari emango dio aurten Urrezko Danborra. Bere ibilbide profesional oparo eta zabalagatik.  IMFAR 2013  (International Meeting for Autism Research) kongresua Donostian ospatzeko egindako  kudeaketa-lanak azpimarratuz, Donostiako Turismoko administrazio kontseiluak erraz adostu du izendapena. Egun horietan, hiria autismoaren arloko ikerketaren munduko epizentro bihurtu zen eta Fuentes doktorearen ospe profesional handiari eta haren ahaleginari esker, kongresua, anglosaxoia ez den hiri batean egin zen lehen aldiz. Egun, Haur Psikiatriako Munduko Elkarteko presidenteordea da eta gurean,  Gipuzkoako Poliklinikako Haurrentzako eta Gazteentzako Psikiatria Zerbitzuko burua da. Gautena ekimenaren garapenean, programen aholkulari zientifikoa da.

DF0LIK11--647x338

Kongresuak Kutxa Gizarte Ekintzaren babesa izan zuen, eta gaiaren sentsibilizazioaren baitan bi ekarpen zehatzekin parte-hartu ere; Eureka Zientzia Museoan Gautenarekin batera egindako Sormen tailerra eta Laguntzatek-en karpan, kutxazabal zentroak espreski jarritako gunearekin. Urrezko Danborra Donostia Egunean emango da, 12:00etan Udalbatzan egiten den ekitaldian.

Bezperan, berriz, Hiritar Merezimenduaren Dominak banatuko dira. Donostiaren alde eginiko lanaren onurak goraipatzeko, honako lagun eta erakunde hauek sarituko dira aurten: Angel Garcia Ronda, Daniel Zulaika, Vicenta Benitez -haur sahararrak ekartzen dituzten familien izenean-, Erroak Sartu Donostia Elkartea eta GipuzkoaSolidarioa elkarguneko partaide dugun Itxaropenaren Telefonoa Elkartea.  Zorionak zuek guztioi eta segi horrelaxe!

Argazkia: DV

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s