Filipinetarako laguntza: hilabeteko epean 108.898 euro bildu dira

Larrialdia FilipinetanAzaroan Filipinak txikitu zituen Haiyan tifoiak kaltetutakoen alde Kutxa Gizarte Ekintzak irekitako kontu solidarioak 108.898 euro bildu zituen abenduak 30a arteko epean, eta bertan lanean diharduen Mugarik Gabeko Medikuak  elkartearen ekintza bultzatzera bideratu dira.

Elkarteak Gizarte Ekintza eskertu du, eta bereziki Kutxabankeko bezeroak, ekarpen solidarioa egin izanagatik (ikus bideoa) .

Mugarik Gabeko Medikuakek larrialdietarako giza-laguntza luzatu du. Horretarako, larrialdietarako hornikuntza medikoa bidali du: ospitale puzgarria eta oinarrizko beharretarako artikuluak, hala nola, babeserako plastikozko olanak, sukaldeko tresnak, garbiketa pertsonalerako produktuak edota ura garbitzeko tresnak.

Filipinetako beharrek, ordea, indarrean darraite eta 2014an 2095 5381 10 1064092199 kontuan egingo diren ekarpenak kaltetutakoen egoera hobetzera zuzenduko dira Acción Contra el Hambre elkartearen bidez. 2000. urteaz geroztik Filipinetan hainbat programatan lanean dabil elkarte hau eta tifoiaren ondoren, elikagaiak, ura zisterna bidez, garbiketarako sortak eta oinarrizko tresnen banaketari ekin zion. Kaltetutako ur-puntuen konponketan dihardu eta “lanaren truke dirua” programak ere jarri ditu abian.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s