OTS 12a, adingabeak soldadutarako erabiltzearen aurkako nazioarteko eguna

 

“Haur bat besterik ez naiz, baina badakit zer den gatazka bat. Izan ere, gatazka batean jardun nintzen”

nnsold

 Hemeretzi herrialdetan, gutxienik, neska-mutikoak soldadutarako erabiltzen dituztela gogorarazten dute erakunde hauek: Alboanek, Amnistia Internazionalek, Entreculturasek, El Compromiso Fundazioak eta Save The Childrenek.

Haurrak soldadutarako erabiltzea berriro ere puntako albiste bihurtu dute Afrika Erdiko Errepublikako edo Hegoaldeko Sudango gatazkek. Ez dira, ordea, gatazka bakarrak. Nazio Batuek zabaldutako datuen arabera, soldadutarako neskak eta mutikoak erabiltzen jarraitzen dute herrialde hauetan: Afganistan, Txad, Kolonbia, Boli Kosta, Filipinak, India, Irak, Libano, Libia, Mali, Myanmar, Pakistan, Kongo Errepublika Demokratikoa, Sudan, Siria, Thailandia eta Yemenen.

Kopuru zehatzak jakitea ez da lan erraza, baina Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren kalkuluen arabera, 6.000 bat neska-mutiko ari dira erabiltzen soldadutarako Afrika Erdiko Errepublikan. Amnistia Internazionalek dio, bestalde, mutilak direla gehienbat herrialde hartan soldadutarako erabiltzen dituzten adingabeak.  Baina neskak ere erabiltzen dituzte soldadutarako, eta haietako asko bortxatu egiten dituzte, edo sexu-esklabotasunaren pean edukitzen, edo bestelako sexu-indarkeriaren baten pean (agintari militarren “emaztetzat”, adibidez).

 “Iparraldetik nator. Arazoak sortzera joan ohi zen hara armada. Halako batean, gure aita jo egin zuten; gero, eskuak lotu, eta tiro egin zioten. Bizirik suertatu zen. Halakorik ez nuela sekula gehiago jasango erabaki nuen, eta matxinatuekin joan nintzen. Pistola bat eman zidaten, eta erabiltzen irakatsi. “Haur bat besterik ez naiz, baina badakit zer den gatazka bat. Izan ere, gatazka batean jardun nintzen. Izugarrikeria latzak ikusi nituen: gorputz mutilatuak, bururik gabeak, odol asko… Damu naiz egin nituen zenbait gauza direla eta; baina soldadua nintzen, eta ez nuen beste aukerarik. Jeneral batek esaten badizu norbait geldiarazteko eta jipoitzeko, horretarako inongo arrazoirik gabe (baita emakumeak edo zaharrak badira ere), ezin duzu ezetz erantzun”, dio Namborok, zeina 16 urte zituela joan zen  borrokara Afrika Erdiko Errepublikako matxinatuekin . Iparraldetik hiriburua, Bangira, joan zen. Adingabetzat identifikatu zuten han, armadatik atera eta Save de Childrenen birgizarteratze-programa batean dabil egun.

 2013an, urrats batzuk egin dira aurrera. Nazio Batuen ordezkariak zenbait gatazkatako 21 alderdirekin jarri dira harremanetan , eta 18 ekintza-plan adostu dituzte hainbat indar eta talde armaturekin. Haurrak soldadutarako ez errekrutatzeko eta erabiltzeko ekintza-plan bat sinatu zuten Kongoko Errepublika Demokratikoko gobernuak eta Nazio Batuen ordezkariek.  Somaliako trantsizio-gobernu federalak, berriz, ekintza-plan bat sinatu zuen haurren hilketak eta mutilazioak amaiatzeko. Gatazka bateko aldeetako batek horrelako planik sinatzen duen lehenbiziko aldia zen.  Yemengo gobernuak, bestalde, hitzeman zuen Nazio Batuekin elkarlanean jardungo dela herrialde hartako indar armatuek haurrik errekrutatu eta soldadutarako erabil ez dezaten neurri jakin batzuk ezartzeko, epe jakin batzuekin.  Txaden, gobernuak areagotu egin ditu ahaleginak 2011n sinatutako ekintza-plana osorik betearazteko. Planak agintzen duenez, Txadeko armada nazionalak utzi egin behar dio haurrak errekrutatzeari eta soldadutarako erabiltzeari.

Hala eta guztiz ere, milaka umek hartzen du parte egunero gatazka armatuetan, muturreko egoeretara bultzatzen dituzte, ankerkeriak egiteko erabiltzen dituzte, tratu txarrak jasotzen dituzte, bortxatu egiten dituzte eta hilketen lekuko izaten dira. Ez dute beti zuzenean parte hartzen gatazketan: laguntza-lanak esleitzen zaizkie (zauritutako soldaduak eta munizioa garraiatzea, espioi edo mezulari jardutea). Zenbait neska, berriz, esklabo sexual gisara jardutera behartzen dituzte. Ikusten dituzten izugarriek (edo eginarazten dizkietenek) ondorio oso larriak dituzte haur horien garapenean, osasun fisikoan eta mentalean, eta, behar duten laguntzarik jaso ezean, erabat murritz dezake haur horiek etorkizun hoberik izateko aukera.

Alboan, Amnistia Internazional, Entreculturas, El Compromiso Fundazioa eta Save The Children  erakundeek hau eskatzen dute: gatazka armatuetan haurrek izan behar dituzten eskubideen gaineko hitzarmena sina dezatela oraindik izenpetu ez duten estatuek, inongo neska edo mutiko soldadutarako ez dutela erabiliko bermatzen duen tresna baita.  Protokoloak agintzen duenez, 15 urtetik 18ra igotzen da gatazka armatuetan zuzeneko partaidetza izateko gutxieneko adina, eta behartu egiten ditu estatuak ebazpen zorrotzak hartzera hitzarmena betearazteko, haurren errekrutamendua eragozteko eta desmobilizatutako haurrak birgizarteratzeko. Dagoeneko, 152 herrialdek berretsi dute protokoloa.  Beste 22k, berriz, ez dute ez sinatu, ez berretsi; beste 20k, berriz, sinatua dute, baina oraindik ez dute berretsi. Espainiak 2002an berretsi zuen.

 Espainiako gobernuaren konpromisoa

 Espainian, Diputatuen Kongresuak aho batez onartu zuen, 2012ko apirilaren 25ean, ez-legezko proposamen bat gatazka armatuetan neska-mutikoak soldadutarako erabiltzeari buruz, Talde Parlamentario Popularrak aurkeztuta. Haurrak soldadutarako erabiltzen aurka diharduten erakundeek gutun bat bidali zioten atzerri-gaietarako eta lankidetzarako ministroari, informazio eske bi urteotan abiarazi diren jarduera zehatzei buruz helburu hauek lortzearren:

 –        Lehentasuna ematea neskak eta mutikoak soldadutarako erabiltzearen aurkako borrokari.

–        Lehentasun horrekin bat datorren atzerri-politika bultzatzea.

–        Neurriak hartzea, haurren errekrutamenduaren arduradunak zigorrik gabe gera ez daitezen.

–     Garapenerako laguntza jasotzeko baldintzatzat jartzea haurrak soldadutarako ez erabiltzeko bidean pausoak ematea.

 Adingabe soldaduen gaia, Nazio Batuetara

Haurrak soldadutarako erabiltzearen aurkako nazioarteko eguna dela eta, batetik, eta Aquel no era yo film laburra Oscar sarietarako izendatu dutela eta, bestetik, haur soldaduen arazoaz arduratzen diren eta film laburra bultzatu duten zenbait erakunde — Nazio Batuen ordezkariekin batzartuko dira, New Yorken. Ekitaldi horretan emango da film laburra, haur soldaduei buruzkoa, eta han izango da haren zuzendaria, Esteban Crespo.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s