Alberto Iñurrategi mendizaleak bat egin du euskal nazioarteko lankidetzaren aldeko kanpainarekin

Alberto Iñurrategi mendizaleak bat egin du euskal nazioarteko lankidetzaren aldeko kanpaina honekin eta EZETZ dio arlo honetan murrizketei.

 

“Benetan pobrea den biztanleriaz ari gara, muturreko egoera bizi duen biztanleriaz. Milioika laguni eragiten die murrizketa eta mozketa hauek bai hezkuntza programatan, bai osasun proiektuetan, baita berdintasunaren aldeko lanean. Pertsona auskorrenetaz ari gara eta ezin diegu beraiei ordaindu arazi sortu ez duten krisia” dio Alberto Iñurrategik kanpainaren hirugarren bideoan.

Euskal gizarteko zenbait pertsonalitatek Euskadiko lankidetza politiken alde azaldu dira eta pertsona ahulenei zuzendutako politiketan murrizketak egitearen aurka agertu dira zenbait bideoen bidez.

Zenbait euskal erakunde publikoetan lankidetza politiketan mozketen testuinguru honetan, Euskadin erreferenteak diren pertsona batzuk euskal lankidetzaren alde azaldu dira eta arlo hauetan mozketen aurka jo dute.

#CooperarParaTransformar izeneko ikus-entzunezko kanpainarekin Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak lankidetzaren lana, honen ekarpena eta beharra krisi testuinguru honetan, ezagutarazi nahi dio gizarteari. Euskal lankidetzari esker, ehunka pertsonek aukera bat izaten ari baitira giza eskubideak defendatzen jarraitzeko.

Eusko Jaurlaritza lankidetza politikak gehien murriztu dituen euskal erakundea da 2013an. Honek 2007ko Lankidetzaren Euskal Legea ez betetzea suposatzen du. Lege honek  ezartzen baitu Eusko Jaurlaritzak aurrekontu osoaren %0,7 bideratu beharko zukeela lankidetzara 2012an, baina 2013an aurrekontu osoaren %0,35 bideratzen du, 2002tik lehen aldiz %0,4tik jeitsiz.

#CooperarParaTranformar etiketarekin kanpaina honek presentzia berezia du sare sozialetan eta Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko web gunean:

https://twitter.com/ONGDeuskadi

https://www.facebook.com/coordinadora.ongd.euskadi

http://www.youtube.com/user/ONGDEuskadi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s