Filipinak: hiru hilabete geroago

Euskal elkartasunari esker ehunka pertsonen oinarrizko premiak segurtatuta daude eta Filipinetako etxeak eta eskolak berreraikitzen hasi dira.

Filipinetan nazioarteko lankidetza-lana egiten ari diren Euskadiko garapenerako GKEen (GGKE) taldeak (Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko kide direnak) herritarren eskura jarri du Filipinak: hiru hilabete geroago izeneko txostena, non azaltzen den zer lan egin duten orain arte gune kaltetuenetan.

Zer, non eta nola
Txosten horren arabera, GGKEak hainbat lan egiten ari dira. Oinarrizko premiei erantzuteko larrialdiko lehen erantzun bezala, hauxe adierazi dute: “janaria, ura eta arropak hornitzen ari gara eta baita ere garbitasuna, osasuna, eta elikadura-segurtasuna bermatzeko baliabideak; aterpea eskaintzen dugu, laguntza ematen diegu nutrizio eta elikadura programei eta orobat zonalde kaltetuenetan bizimodua ateratzeko jendeak behar dituen bitartekoak berreskuratzeko programei… Halaber, tokiko taldeak eta boluntarioak antolatzen eta mobilizatzen ari gara eta laguntza banatzeko zentroak eraikitzen, janari sortak hornitu, paketatu eta banatzeko, kalteak baloratzeko, e.a. Arreta psikosoziala ere ematen diegu familia eta pertsona kaltetuei”. Larrialdiko laguntzaren fase hori bukatuta “GGKEek lehen pausoak ematen ari gara epe luzeagorako ekimenak martxan jartzeko, esaterako, etxebizitzak, eskolak, azpiegitura-produktiboak, edateko ur sareak eta osasun eta eguneko zentroak konpontzeko eta berreraikitzeko, oihaneztatze programak abiarazteko, e.a.”, diote.

Filipinas3mesesweb

Larrialdiko egoera bat denez GGKEen laguntza zonalde kaltetuenetara bideratzen da: Loon, Antequera, Palompon, Roxas, Estancia, Ormoc, Cebu, Hernani, Balankayan, Lawaan, Javier, Baybay, Dulang, Tolosa, Tubigon, Calape, San Remigio, Daabantayan eta Bantayan Island, Culion, Samar, Guiuan, Salcedo…

Txostenean esaten denez, GGKEak Filipinetan egiten ari diren lana nazioarte mailan koordinatuta egiten da emaitza onenak lortzeko eta laguntza hori ahalik eta jende gehienari helarazteko. Bestalde, esaten dutenez, “gure laguntza-lana Filipinetako GGKE, talde eta lan-sareekin batera egiten ari gara geure sostengua emanez eta eurekin gure laguntza bideratzen, inork baino hobeto baitakite zein diren benetako beharrizanak. Talde horiekin oso aspalditik ari gara nazioarteko lankidetza egiten”. Diotenez, talde horietako asko nazioarteko sareetan edo lan-talde espezifikoetan sartuta daude laguntza-lana ahalik eta eraginkorrena izan dadin. Gainera, GGKE horietako batzuk Filipinetara joan dira egoera bertatik bertara ebaluatu ahal izateko eta lehenbiziko neurriak hartzeko. “Beste batzuk lan hori Filipinetako GGKEen bitartez egiten ari gara, urte askoan ari garelako eurekin besoz beso lanean”.

Kontu ematea eta gardentasuna
Txostenean esaten denez, GGKEentzat konpromiso saihestezina da diruak gardentasunez erabiltzea eta gizartearen laguntzari esker egindako lanari buruzko kontuak ematea. “Berebiziko ahalegina egiten dugu gure lan eta interbentzioen berri emateko gure bazkide eta laguntzaileei, bai eta gizarteari eta finantzatzen gaituzten erakundeei, horretarako baliatzen ditugularik hedabideak, antolakundeen web orri eta sare sozialak, barne buletinak eta bestelako bitarteko eta ekimen batzuk ere, esaterako, sentsibilizazio kanpainak hainbat esparrutan (saltegietan, elizetan, informazio saioak erakundeetan, hitzaldiak eskoletan, e.a.). Filipinak: 3 hilabete geroago lehenengo txosten hau apustu bat da ere gure lanean konfiantza jarri dutenek ikus dezaten zer ari garen egiten”, azpimarratu dute.

Filipinekin lankidetzan ari den GGKE talde honen helburua da lan-lerroak adostea, premiak aztertzea, lehentasunezko helburuak zehaztea, jarrerak finkatzea eta ekintzak koordinatzea, laguntza ahalik eta jende gehienengana iritsi dadin. Talde horrek txostenak egiten jarraituko du bere lan eta aurrerakuntzei buruz.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s