Donostiako Kirol Txartel Solidarioarekin bildutako dirua Ugandan proiektu bat egitera bideratuko da

Donostia Kirolak erakundeak AmigoSolidarios GKE donostiarraren eskutik Ugandan landuko den kirol proiektu bat aukeratu du, Kirol Txartel Solidarioa ekimenaren bidez bilduko den dirua bideratzeko. Ekimen solidario honen bitartez, Donostia Kirolak erakundeak Kirol Txarteleko harpidedun berri bakoitzeko euro bat jartzen du (5.000 euroko mugarekin) proiektu solidario bat laguntzeko, Kiroleko Plan Estrategikoan adierazten diren baloreak islatzeko asmoz, hau da, elkartasuna, elkarkidetza eta integrazioa.

IMG_9126

   Zehazki, Kirol Txartelaren harpidedunek aurkeztu duten proposamen guztien artean, Javier Colomo donostiarrak zuzentzen duen AmigoSolidarios elkartea Ugandako Jinja-Bujagali herrian lehen hezkuntzako ikastetxe baten proiektuaren barruan dagoen kirolgune bat egitea aukeratu da.

   Apirilean hasiko den ekimen honek, lehen hezkuntzako ikastetxe berri batean kokatutako kirolgune bat (boleibol, saskibaloi eta futboleko pistekin) egitea du helburu. Zonalde horretan dauden haur ezinduek instalazio horiek erabili ahal izateko kirolgune guztiak irisgarriak egitea da proiektuak duen ezaugarri nagusietako bat.

   Donostiako AmigoSolidarios GKE Ugandako zonalde horretan zenbait urte daramatza lanean bertako erakunde batzuekin batera, bereziki NEFAHA emakume ugandarren elkartearekin. Azken urteetan, zonalde horretan zentro komunitario bat eta haur eskola bat ere eraiki eta abiarazi dute, eta orain eraikitzen hasiko den lehen hezkuntzako ikastetxea horien jarraipena izango da.

   Kirol Txartela Solidarioa ekimena seigarren aldiz egiten da, eta aurreko urteetan, Ghanan (ASF), Saharan (SEK), Hegoafrikan (Unicef), Wukron (Etiopia-Utopiak) eta Ekuadorreko Amazonian (Sport Mundi) egindako proiektuei babesa eman die.

1900019_601253589951209_1589069109_n (1)

   Josu Ruiz Donostiako Udaleko Kiroletako zinegotziak adierazi duenez, “ekintza solidario honekin hezkuntzari zuzendutako ekimen bat babestuko dugu eta hori da, azken finean, kirolaren bidez ere bilatzen den helburu nagusietakoa: pertsonak heztea eta guztiek kirola egin ahal izatea bermatzea”.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s