Emakumeen arteko sareak josten: martxoak 15

2014ko Emakumeen Nazio arteko Eguna ospatzeko Calcuta Ondoan GGKEak hainbat ekintza antolatu ditu datorren larunbatean GDonostiako Gipuzkoa Plazan. Gauza bera al da, Brasil, Mozambike, Bolivia edo Donostian emakumea izatea? Bistakoa da ezetz. Baina denak gara gizonek zuzendutako eta gizonentzako egina dagoen mundu batean bizi garen emakumeak. Politika neoliberalek, kapitalismoak, genero ezberdintasun hauei etekina atera diete. Are gehiago, harreman desorekatu hauek mantendu dute sistema ekonomiko hau. Krisi egoerak emakumeen eskubideek 30 urte atzera egitea ekarri du, murrizketak eta lege aldaketak direla eta. Horrexegatik, Emankumeen Nazioarteko Eguna Ospatzen dugu, gure lekua, gure eskubideak eta bizitzeko, erabakitzeko zein jokatzeko gure askatasuna aldarrikatzeko. Calcuta Ondoan GGKEtik bederatzigarren urtez borroka global honetara gehitzen gara, gure ahotsak munduko emakume eta nesken ahotsekin batuz pribilegio patriarkalik gabeko gizarte bat exigitzekon, non pertsona orok aukera berak izan ditzagun. Martxoak 15ean kaleko ekintza bat eramango dugu aurrera 2014ko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Indian, Brasilen, Mozambiken eta Bolivian emakumeen berauen eskubideak aldarrikatzeko aurrera eramaten dituzten ekintzekin konexioa egingo dugu, emakume erakunde eta erakunde feministetako aktibistek esateko dutena zuzenean entzuteko aukeraz. Ospakizuna Donostiako Gipuzkoa Plazan izango da, 11:00etatik 14:30ak arte, aldarrikapen eta festa giroaz lagunduta. Jardunaldiaren egitaraua.

Calcuta Ondoan_charlas Jothi

Gipuzkoa Plaza, martxoak 15. 11:30 -14:30:

Goiza osoan zehar:

• Nesken eta nerabeen eskubideen inguruko hausnarketa bideo-tailerra

• “Adierazi” tailer artistikoa berdintasunaren aldeko mezuak margotu ego idazteko.

• Txapa eta iman tailerra

• Aurpegia margotze tailerra. Indiako irudiak

• Kontsumo arduratsu maparen elaborazioa

• Musika, giroa eta bidezko merkataritza produktuen inguruko informazioa eta

• Calcuta Ondoan-en ekintzen inguruko informazio gunea. Bertan “berdintasuna behar

• Lankidetza jolasak

• Berdintasunaren aldeko musika eta mezuak

Ekintza bereziak:

• 12:45 – 13:15: Bollywood dantza ikuskizuna eta tailer parte hartzailea Raat Ki Rani

• 13:45 – 14:15: Manifestuaren irakurketa eta India, Brasil, Bolivia, Mozanbike eta

Jarraiguzu eta partekatu gure facebook eta twitter-en!!

PARTE HARTU. DESBERDINTASUNAREKIN BUKATZEA ERE ZURE ARDURA DA!

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s