Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina Mundialak ume ezinduen hezkuntza inklusiboa aldarrikatzen du

Yancana Huasy, Lima, Peru

 Munduan, 93 milloi umek ezintasunen bat dauka

Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina Mundialak, “Trebetasunak gehi ditzagun. Edukazio inklusiboaren alde” lema haintzat harturik, beharrizan edukatibo berezi dituzten umeentzat, kalitatezko diskriminaziorik gabeko eta berdintasunean oinarritutako hezikuntza  eskubidea, aldarrikatzen du.

Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina Mundiala (HAKM) aspaldi dabil hezkuntzaren eskubidea aldarrikatzen munduan zehar. Oraingoan, 2014ko Hezkuntzaren Ekintza Mundialaren Astean, apirilaren 7tik, 13ra izango dena, ume ezinduen eta beharrizan edukatibo bereziak dituzten umeetan bideratzen da. Gurekin dagoen ALBOAN GGKEak parte hartzen du aurten ere Kanpaina honetan.

HAKMk beharrizan edukatibo bereziak dituzten ume eta nagusiak kalitatezko, diskriminaziorik gabeko eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza eskubidea aldarrikatzen du. Gainera, edukazio inklusiboak gizarteari gehitzen dion balioa aldarrikatzen du be bai.

Mundu osoan 93 milloi umek ezintasunen bat dauka, ehuneko 90a ez doaz ikastolara eta, joaten direnak, ikasketak amaitzeko beste ikaskideak baino aukera gutxiago dauzkate. Gehienetan, beharrizan edukatibo bereziak dituzten umeak ahaztu egiten dira hezkuntzaren eskubidea aldarrikatzean. Ezberdintasun hau estatu pobreetan areagotu egiten da.

Egoera hau salatu eta aurre egiteko aukeren artean hausnarketa egiteko, HAKMk “Guztion Hezkuntzari Aurre Egin” ekintza proposatu du, non eskola eta elkarte ezberdinei oka-ren jolas partikularra jolastera konbidatzen die. Bertan kasilletan banatutako ibilbide bat egiten da. Jolasa, Kasilla bakoitzean, persona ezinduak eta batez ere, estatu edo inguru pobreetan izateagatik ahultasun gehien dituztenak, hezkuntzaren eskubidea erabiltzeko dituzten ezintasunetaz hausnarketa egitean datza.

 

Ekintza hauetan HAKMn parte hartzen duten eskolak bereziki sartuak daude, eta edukazio inklusiboaren eskubidean oinarrituta dagoen proposamen didaktikora, Hegoaldearen Errealitatea, deritzonara, hurbildu egin daitezke. Euskadin badira 30 eskola 2014ko kanpainian parte hartzen dutenak. Aurten Euskadiko Sindrome Downeko Fundazioa eta beste zenbait kolektibo gehitu egin dira.

Apirilak 7 eta 13 arteko astean Edukazioarekiko Ekintza Mundialaren Astea ospatuko da, eta Euskadin hainbat ekintza ezberdin antolatuta daude, naiz Getzon naiz Eibarren. Azken honetan, apirilak 10ean, zenbait eskola elkartuko dira Untzaga plazan 1145tan. Gainera, Donostiako Zientzia eta Filosofia Fakultatean apirilaren 7an hezkuntzarekiko eskubidearen aldeko jardunaldi bat antolatuko da.

Eskola eta kolektiboak hainbat ekintza sinboliko egingo dituzte, eta landutako lanen adierazgarri bat azalduko dute, “Guztion Hezkuntzari Aurre Egin” konpromezua aldarrikatuz.

Apirilaren 7tik 13ra astean zehar, Espainiako toki ezberdinetan antzeko hainbat ekintza antolatuko dira, munduko toki guztietatiko umeengandik eginak.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s