Gipuzkoan filmatutako bi pelikula erakutsiko dira Giza Eskubideen Zinemaldian

Fire in the Blood

BALKANETAKO “CIRCLES” FILMAK INAUGURATUKO DU

GIZA ESKUBIDEEN XII. ZINEMALDIA APIRILAREN 4AN

 Srdan Golubović zuzendariaren Circles / Krugovi (2013) filmak inauguratuko du datorren apirilaren 4an, ostiralez, Donostiako Giza Eskubideen XII. Zinemaldia Victoria Eugenia Antzokian. Hiriko Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antolatzen du aipatu zinemaldia. Circles filmak gerrak pairatzen dituzten pertsonei gerrek eragindako ondorioei buruzko istorioa kontatzen du. 1993an, Bosniako Gerraren testuinguruan, hiru soldadu serbiarrek soldadu kide bat hil zuten eta, 15 urte geroago, gertaera horrek zenbait pertsonaren bizitzetan eragina izaten jarraituko du. Sundanceko Zinemaldiaren Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen film honek 2013 urtean (“World Cinema Dramatic” sailean) eta Ikusleen saria Sofia, Sarajevo edota Minskeko zinemaldietan besteak beste.

Urtero bezala, jarduera desberdinek osatuko dute apirilaren 11n amaituko den zinemaldiaren egitaraua, besteak beste, film luze zein laburrak, mahai-inguruak, erakusketak eta bestelako jarduerak.Zinemaldi honen helburua herritarren artean giza eskubideen inguruko informazioa, gogoeta, sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea eta laguntzea da, horretarako, zinemaren lengoaia nola beste kultura adierazpen batzuk erabiliz.

 JUGOSLAVIA OHIA: IRAGAN TEMATIAREN ZAMA

CIRCLES / KRUGOVI (2013). Srdan Golubović. Serbia-Alemania-Frantzia-Kroazia-Eslovenia

1993. Bosniako Gerran Marko soldadu gazte serbiarrak hiru kide Haris izeneko zibil musulman bat jipoitzen ikusiko ditu. Tartean sartu eta Haris salbatuko du baina hiru soldaduek hil arte jipoituko dute.

 2008. Gerra amaitu da jada baina gerraren zauriek zabalik dihardute. Markoren aita eliza bat berreraikitzen ari da. Haren hiltzaileetako baten semeak lana eskatuko dio. Markoren gazte garaiko lagunik onena zirujau ospetsua da egun Belgraden eta hautaketa zaila egitea egokituko zaio Marko hil zutenetako bati ebakuntza egiteko unean. Haris Alemanian bizi da eta bere salbatzailearekin duen zorra ordaintzeko aukera ikusiko du.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s