Pasa den larunbatean egin zen Eibarko Unbe kirolgunean, Gipuzkoako Atletismo egokituko lehen txapelketa, Kemen eta Dordoka elkarteen eskutik. eta bertan parte hartu zuten 21 kirolarik. Hurrengo link-ean emaitzak aurkituko dituzue. Horrez gain, larunbateko argazkiak uzten dizkizuegu (Argazkiak: Fernando Zamarbide).
1994ean sortu zen KEMEN, eskia praktikatzen zuten pertsona ezindu batzuen ekimenez. Elbarrien kirol elkarte bat da eta kolektibo horretan kirolaren praktika bultzatzea da bere egiteko nagusia. KEMENen lehen helburua elbarria pertsona bezala garatzea eta gizartean ahalik eta integrazio handiena lortzea da. Eta jomuga hori lortzeko bitartekoetako bat, gure ustez, kirola pratikatzea denez, bide horixe hautatu dugu.
Gorago esan dugun bezala, jatorriz eskiaren mundutik bagatoz ere, kirol elkarte gisa hazten joan garen neurrian eta bazkide eta zaletasun desberdinak integratu ahala, kirol gehiago egiten joan gara, eta hala, gaur egun, ondorengo kirol jarduerak praktikatzen dira KEMENen barruan:
– Neguko Kirolak – Urpeko Jarduerak – Atletismoa – Igeriketa – Txirrindularitza |
– Boccia – Slaloma – Tiro olinpikoa – Golfa – Sentsibilizazio Jardunaldia |
Primer campeonato de atletismo adaptado de Gipuzkoa!
El pasado sábado 5 de abril se celebró el campeonato en el complejo deportivo Unbe de Eibar el I Campeonato de Atletismo adaptado de Gipuzkoa con la participación de las asociaciones Dordoka y KEMEN. Hasta allí se acercaron 21 deportistas para realizar las diferentes pruebas.