Bidezko merkataritzaren mundu eguna dator!

Ona ekoizten duenarentzat. Ona kontsumitzen duenarentzat. Ona mundua aldatzeko

Datorren maiatzaren 10ean Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzen da. Donostiako Bidezko Merkataritza taldea osatzen dugun erakundeok (Adsis Fundazioa, Emaús Fundación Social, Setem Hego Haizea, Caritas Gipuzkoa)  Alboan erakundearekin, bat egiten dugu 1.000 herri eta 50 herrialdeetan aldi berean egingo den ospakizunarekin.

dia-cj-2014

Hori dela eta, Bidezko Merkataritzaren Munduko Egunaren aurreko astean zehar hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Era horretan, Bidezko Merkataritza hiriko toki desberdinetan zabaldu nahi dugu. Maiatzaren 5etik hasita Aieteko kultur etxean Bidezko Merkataritzari buruzko erakusketa bat ikusi ahal izango da eta maiatzaren 9an, ostirala, Botánica tabernan Zaporearen Tailerra egingo da. Tailer horretan Ekuadorreko Maquita Cushunchic erakundeko ordezkari batek Bidezko Merkataritzaren errealitatea gerturatuko digu eta dastaketa gidatu bat egitera gonbidatuko gaitu. Azkenik, datorren larunbatean, maiatzak 10, Gipuzkoako plazan, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko dugu. Bertan musika eta antzerki ekitaldiak, bidezko merkataritzako produktuen salmenta eta dastaketa, tailer desberdinak eta haurrentzako ipuin kontalaria izango dira. Gainera, bidezko merkataritzako produktuen otar eder bat zozketatuko da.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s