#IkusmenMurriztuaDut

Pertsona askok ikusmena izaten edo izaten ez den zerbait bezala ulertzen dute eta, era berean, ikusmen arazoak betaurreko edota ebakuntzarekin zuzen daitekeela uste dute. Horrela, ez zaie ulerterraza suertatzen pertsona bera egoera batzuetan erabateko normaltasunez moldatzea eta beste batzuetan, ordea, laguntza edo bastoiaren beharra izatea. Ulertzen bereziki zaila suertatzen da ikusmen-eremuan ematen diren akatsak, tuneleko ikusmena deritzona, izan ere, orientatu eta mugitzeko laguntza behar duen pertsonak ez du inolako arazorik bere kabuz egunkaria irakurri edo mugikorraren pantaila begiratzeko.

Queremos pedirte un simple gesto para ayudar a todos los que tienen una discapacidad visual importante pero conservan algo de visión. Comparte este video con el hashtag #TengoBajaVision. Se trata de que la gente reconozca el símbolo y comprenda que las personas que lo llevan tienen serias dificultades por su problema visual aunque aparentemente sus ojos sean normales o sean capaces de realizar cosas que un ciego total no podría hacer. Ayudará a que, por ejemplo, puedan caminar con mayor autonomía al tener el paso más abierto por ser reconocidas como personas con baja visión.

Eguneroko bizitzaren egitekoak burutzerako orduan ikusmen urritasunen bat dugun pertsonek, sarri gainerakoen begi-bistan motelegi ibili edota izan ditzakegun jokaera arraroak gaizki ulertu edo interpretatuak izan daitezkeenaren sentimendua dugu. Sentsazio hau bereziki ematen da begietan ageriko anormaltasunik ez adierazi arren ikusmen urritasunen bat duten pertsonen artean. Izan ere, gizon-emakume hauek begirada ondo finkatzen dute eta ikusmen arazorik dutela adieraz dezakeen betaurreko ilun edota inolako bereizgarririk ez daramate.

EnaraCast02

Hori dela-eta, ikusmen urritasuna dugun pertsona bezala identifika gaitzakeen sistema bat erabilgarria suerta dakigukeela pentsatu dugu, hau da, ikusgarriak bilakatzea.

Sarri xede hau bastoi zuriaren erabilerarekin erdiets daiteke, beronek balizko oztopoak aurkitu eta ekiditen laguntzeaz gain, ikusten gaituztenoi ikusmen urritasun bat dugula jakinarazteko ere balio izaten du. Hala eta guztiz ere, bastoia pertsona itsuekin identifikatzen da, eta ikusmen normala duten pertsonen gehiengoak ez ditu ezagutzen, halabeharrez erabateko itsutasuna eragin ez arren, egunerokotasuna zailtzen duten eta ikusmenari eragiten dioten hainbat gaitzen existentzia.

“Ikusmen murriztua dut” bereizgarriarekin biztanleriak oro har ikusmen urrituak garela ezagutzera eman nahi dugu .Era honetan, gainerakoek oinez ibiltzerakoan agian baztertzen ez den eta ikusmen urritasuna duen pertsona bat dela edota hainbat egitekotan laguntza behar izana eta bere urritasunagatik jokamolde arraroak (ezagun bat ez agurtu, erraztasun handiz estropezu egin, …) izan ditzaketen pertsonak antzeman ditzakete, gaizki interpretatzeko aukerak alboratuz (mozkor dago, lotsagabe bat da, …).

Bastoiaren osagarria eta erabilgarria den sistema bat dela uste dugu. Horrela, nahiz eta ohikotasunez bastoia erabiltzen dutenek agian ezagunak suertatzen zaizkien inguru edo argitasun-baldintza onetan beronen beharrik ez izan, beharrezkoa dute ikusmen urritasunen bat duten pertsona bezala identifikatuak izatea bi beso eskuak aske izatearen abantailarekin (esate baterako, supermerkatu batetan erosketak egiteko).

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s