Odol emailea egin zaitez! Zuk ere aukera daukazu beste norbait laguntzeko…

Aritz, Legorretan bizi den hemezortzi urteko mutila da. Gaztea izan arren, minbiziaren aurkako borroka irabazi egin du. Duela lau urte, hamalau zituenean, bizkarrean, giltzurrun  aldera, ondoezaz hasi zen. Urte baten bueltan, Sarcoma de Ewing tumorea antzeman zioten medikuek. Gaixotasun hau nerabezaroan hezurretan edo ehun bigunetan garatzen den tumorea da. Aritzen kasuan  bizkarrezurrari eraso egiten zion. Gaixotasunari aurre egiteko kimioterapia, erradiazioak, baita, hezur muinaren auto-transplante bat egin zioten eta ezin bestean, odol transfusio mordoa behar izan zituen. Duela bi urte medikuek albisterik onenetarikoa eman zioten: sendatuta zegoen! Hori bai, gaur egun ere,  bi hilabetean behin, jarraipen medikuak egiten dizkiote.

Aritzek bihotz-bihotzez eskertzen du emaile ezezagun horiengatik jaso zuen  opari ordaindu ezina: odola. Gaixotasuna gainditzen lagundu zioten. Gaur indartsu eta gogoz betea dago.

donante-sangre

Zuk ere aukera daukazu beste norbait laguntzeko…

Odol emailea egin zaitez!!!

Sartu gure webgunean eta Aritz ezagutu.

Sartu Gipuzkoako odol-emarien uztailako egutegian

 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s