GIPUZKOA SOLIDARIOA KUTXA EUSKARALDIAREKIN!!

 

 

Kutxa Fundazioa eta Gipuzkoa Solidarioa Kutxa EUSKARALDIAREKIN!!

 

#AhoBizi,#BelarriPrest gaude Gipuzkoa Solidarioa Kutxan.
11 egun euskaraz, zu ere saiatu nahi?

Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?

 


 

 

Gaurtik, azaroak 23tik abenduak 3.ra, Parte hartu,#Ahobizi,#BelarriPrest zuk aukeratu rol-a, ekin esperimendu sozialari. Kutxa Fundazioak Euskaraldia ekimenarekin bat egiten du, entitate sustatzaile moduan.

Izan ere , Kutxaren izaeran dago bertako kultura eta euskara babestu eta sustatzea. Euskaraldiak bide horretan aurrerapausoak emateko dinamika bat suposatzen duenez, Kutxak entitate sustatzaile bezala parte hartzen du.

Kutxa Fundazioko baliabide guztiek egin dute Euskaraldiarekin bat Gipuzkoa Solidarioa Kutxa, Kutxa Ekogunea, Kutxa Kultur, Eureka Zientzia Museoa Kutxa, Artegunea Kutxa.

 

 

 

Hitzak, musika eta ahotsak Las Tea Party DJ, La Basu, Ines Osinaga, Maddalen Arzallus- Euskaraldiaren kanta

 

EUSKARALDIA, AHOBIZI ETA BELARRIA PREST!

LOGO EUSKARALDIA 1#EUSKARALDIA, 11 egun euskaraz!

Azaroaren 3tik   abenduaren 3ra

 

 

 

 

 

*Ariketa sozial hau martxan jartzea da gure asmoa. herritarrak aktibatuta, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskararen, erabilera areagotzeko helburua du,#Euskaraldia dinamikak.

 

 

 

 

*Hau da euskarazko harremanak izan eta inertziak astintzeko Euskaraldiak proposatzen duen formula. Ariketaren nondik norakoa:

 

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

 

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 

 

 

 

 

Asmo nagusia,#Euskarak 365 eguneko lan ildo sendoa jarraitzea, Euskal Herri osoko hainbat,herri eta entitatetan. #Euskaraldia,#11egunetan, programazio, oparoa euskaraz eskainiko dugu: Kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak, ikastaroak, bisita gidatuak eta beste hainbat ekintza burutuko dira, Kutxa Kultur-en, Eureka Zientzia Museoa Kutxa Museoan, Kutxa Ekoguneako harreran eta Haur Parkean, Artegunea Kutxa, Kubo Kutxan eta Gipuzkoa Solidarioa Kutxan.

 

 

#GureKonpromisoa,#Euskara ere badelako, Euskaraldia.

 

LOGO EUSKARALDIA 2

#Sustatzaile izan nahi baduzue donostia.euskaraldia.eushelbidean aukera izango duzue izena emanteko eta ondoren, zuekin jarriko dira, harremanetan. Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioa-ko zuzendaria iruditan dagoena eta sustatzaileen izenean, hitzegin zuena.

 

 

HAMAIKAKOA:

Sigue leyendo