BIHAR ANDOAINEN NEPALGO PUMORI MENDIKO EZBEHARRARI BURUZKO PELIKULA SOLIDARIOA

*Bihar, Urtarrilak 29 (19:00tan – 5 €) Andoaingo  Bastero Kulturgunean “Pumori, mendiaren alaba” pelikularen proiekzioa egingo da.

 

 

*Lanak 2001ean Pumori mendira eginiko espedizioan hil ziren bost euskal mendizaleak omentzea eta Suku Mayaren istorioa kontatzea ditu helburu. Filmaren emanaldietako sarrerekin biltzen duten dirua Iñaki Ochoa de Oltza-SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.

 

 

 

 

MAÑANA PROYECCCIÓN EN ANDOAIN DE LA PELÍCULA SOLIDARIA SOBRE LA TRAGEDIA DEL MONTE PUMORI EN NEPAL

 

 

 

*Mañana  29 de enero ( 19:00h.- 5€) proyección de la película “Pumori,mendiaren alaba” en la casa de cultura Bastero de Andoain.

 

 

 

 

*Proyección de la película “Pumori, mendiaren alaba”. Esta película documental pretende homenajear a los jóvenes guipuzcoanos y navarros fallecidos en la expedición de 2001 contando la historia de la joven nepalí Suku Maya. Ha sido producida por Baleuko, con la colaboración de Alex Txikon, y gracias a la financiación del Grupo EITB. El dinero recaudado irá destinado a la Fundación Iñigo Ochoa de Olza-SOS Himalaya.

 

 

 

 

 

2001. urtean Himalaiako Pumori mendiaren (Nepal) gailurrera abiatu ziren bost mendizale gazte: Beñat Arrue aizarnarra, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarra, eta Aritz Artieda etxarriarra, Javier Arkauz lakuntzarra eta Cesar Nieto iruindarra. Bidean zirela, urriaren 17an, izotz-jausi batek azpian harrapatu zituen bost euskaldunak 6.300 bat metrora zirela, eta bertan hil ziren; 22 eta 27 urte bitartean zituzten mendizaleek. Benantxio Irureta zena, Xabier Osinalde azpeitiarra, Xabier Ostolaza eta Jon Odriozola zestoarrak eta Jexux Mari Errazu aizpurutxoarra ere espediziokideak ziren, baina horiek beherago zeuden, eta libratu egin ziren ezbeharretik.

 

 

Istripua gertatu eta urtebetera Nepalera joan ziren Beñat zenaren gurasoak, Arantxa Gurrutxaga eta Pello Arrue. Bi helbururekin bidaiatu zuten hara: hil ziren mendizaleei omenaldia egitea eta Beñatek bizirik zegoela atera zuen argazkian berarekin ageri den haurra aurkitzea. Haur hori da, hain zuzen ere, Suku Maya, dokumentaleko protagonistetako bat.

 

 

 

En octubre de 2001, los guipuzcoanos Beñat Arrue (22) e Iñaki Aiertza (27), y los navarros Aritz Artieda, de 23 años, Javi Arkauz, de 22 y César Nieto, de 23, perdían la vida en el monte Pumori al intentar hacer cumbre. Los otros cinco componentes de la expedición solo pudieron avisar de lo ocurrido y, tras intentar un rescate imposible, tuvieron que volver.

 

 

Un año después Arantxa Gurrutxaga y Peio Arrue, padres de Beñat, volvían a Nepal con un doble objetivo: acercarse al lugar de la tragedia para recordar y rendirles homenaje, y tratar de encontrar, además, a una niña nepalí que aparecía junto a su hijo en la última foto que tienen de él, y que se rescató en el lugar del accidente.

 

 

Así empieza la historia de Suku Maya y la familia Arrue Gurrutxaga, que sirve de hilo conductor del documental “Pumori, mendiaren alaba” (“Pumori, la hija de la montaña” en castellano) al igual que se convierte en un de sentido homenaje a unos jóvenes que, tras perder la vida en aquella región, permitieron ganarse una nueva oportunidad a una de sus habitantes.

 

 

 

ANDOAINGO BALTASAR ERREGEARI MELTXORREK ETA GASPARREK BABESA EMATEN DIOTE, ARRAZAKERIA STOP

 


Meltxor eta Gaspar Errege Magoen gutuna Baltasarri

ANDOAINGO ERREGEAK/LOS REYES MAGOS DE ANGOAIN

,#ArrazkeriariSTOP,#STOPRacismo,#XenofobiariSTOP,#STOPXenofobia

 

 

 

 

*Andoaingo Baltasar Erregearen diskurtso gatazkatsuaren ondoren,  bere aldeko gutuna idatzi eta herriko aldizkarian AIURRIN argitaratu, dute Mertxor eta Gasparrek, Baltasarrek egun osoz errege mago izateko ilusioa zabaldu duela azalduz eta bere konpromiso zintzoa azpimarratuz, eta bere akatsa, hizkuntz arazo batengatik izan dela argudiatuz. HEMEN duzue gutuna.

 

 

 

 

*Bestalde Gobernuz Kanpoko Erakunde askok zenbait medioetan eta sare sozialetan idazten ari diren komenario partikular arrazistak buka daitezen eskatzen dute.

 

 

 

 

MERLCHOR Y GASPAR APOYAN  AL REY BALTASAR DE

ANDOAIN, STOP  RACISMO

 

 

*Los reyes Melchor y Gaspar escriben una carta de apoyo a Baltasar de Andoain tras su polémico discurso en el balcón. La carta la tenéis AQUÍ en euskara y ha sido publicada en la revista AIURRI del pueblo.

 

 

 

 

*Además desde varias ONGs solicitan que paren ya con el discurso racista que se aprecia en ciertos artículos de periódicos y en infinidad de comentarios particulares publicados en  redes sociales.

 

 

 

 

 

En ella se resalta que Baltasar durante toda la jornada de visitas a los aitonas-amoñas de la Residencia de San Juan Bautista (en la que dejo muy buena impresión por su cariño hacia los mayores) y otras tareas de la comitiva navideña, estuvo en todo momento ilusionado con su función de rey mago;  que se le asignó  a última hora ya que el inicial rey Baltasar estaba enfermo. Un problema con el idioma es el malentendido que no debe empañar ,según Melchor y Gaspar, todo el trabajo, cariño, abrazos que Baltasar de Andoain repartió durante toda la jornada. “Estamos contigo porque eres una buena persona, porque deseas un mundo bueno para otras personas y porque has sido un embajador de la ilusión, un mensajero de ilusión  en el pueblo de Andoain” termina la  misiva de apoyo a Baltasar.

 

 

 

 

“Gabon Baltasar!!

Zure lagunok idazten dizugu, gaur arratsaldez Andoaingo kaleetan zehar zurekin batera ibili garen Mertxor eta Gaspar.

Goiza trakets hasten da, antolakuntza zailtasunekin. Ohiko Baltasar lanak egiten dituen pertsona gaixo dago, gripeak jota aurtengoan parte hartu ezinik. Zuregana jo dugu Baltasar, goizeko 10:00ak aldera gu biokin Andoaingo kaleetan zehar ateratzerik ote zenuen galdezka. Gure sorpresaz BAIEZKOA eman diguzu, azken orduan sortutako emergentzia bati babesa emanez, herri bateko errege kabalgatari osotasuna emanez, herriarekiko konpromisoa hartuz.

Zure egunerokoa hala moduz antolatuta Andoaina etorri zara, seme txikiena sukarrarekin edukitzeak ere atzera bota ez zaituenean. Familiarekin bazkalostea labur eta 16:00tarako puntual zinen gurekin, eskertzeko benetan.

Dagozkigun jantziez atondu eta gero San Juan Bautista zaharren egoitzara jaitsi gara ilusioz beteta, bertan itxaroten gintuzten “barruak” astintzeko asmoz. Baltasar, zu izan zara denetan maitatuena, gehien bilatzen zutena, gehien besarkatu nahi zutena. Zure irribarreak asko adierazten zien bertakoei, irrintziak batean, algarak bestean. Momentu delikatuak pasa ditugu Zaharren Egoitzan baina ILUSIOA garaile atera da, bai helduengan, bai guregan, bai zuregan Herria zain genuela, hirurok kotxean sartu eta Zumea plaza aldera abitu gara, orain bai, urduri xamar. Zumeatarrak elkartean sartu garenerako zurekin argazkia ateratzeko prest zeuden neska-mutil asko genituen inguruan, Baltasar!!! Baltasar!!! esaten zuten. Zurekin ILUSIONATUAK zeuden eta erantzun bikaina eman diezu, argazkia + besarkada.

Hau hasi besterik ez da egin, zaldi gainean igo gaituzte eta AURRERA!! Jendea gure zain dago, Meltxor, Gaspar eta Baltasarren zain, hiruron zain, hirurok zabaltzen dugun ILUSIOAREN zain. Herriko kaleetatik barrena abiatu gara, bertaratuak zeuden pertsona guztiak agurtuz, goxokiak banatuz, Errege Egunaren etorrera zabalduz. Atzean zoaz Baltasar baina gertu sumatzen zaitut, zure agurrak, zure izena askotan entzuten dut, zure izena gertu entzuten dut.

Arratsaldea amaitzeko Udaletxean elkartu gara. Prestatzeko denbora ere eman ez dizun diskurtsoarekin hasi zara. ILUSIOA sentitzen da Plazan, jendeak gustura entzuten zaitu. Diskurtso amaieran, hizkuntzaren zailtasunak direla medio, gaizki ulertua sortu dezakeen esaldia zabaltzen duzu. Edonori gertatzerik zitzaion, baita guri ere. Honek ez du kentzen zuk gaurkoan zabaldu duzun ILUSIOA, zuk gaurkoan eman diguzun klase magistrala, pertsona konprometitua izatearen klase magistrala.

Goizean POZTU egin gaituzu zure baiezkoa entzutean, San Juan Bautista Zaharren egoitzako helduak TXORATZEN utzi dituzu (baten bat emozionatua eta guzti) eta garbi dago ere Andoaingo kaleak ILUSIOZ zipriztindu dituzula.

Zurekin gaude Baltasar, pertsona ona zarelako, besteentzako mundu on bat nahi duzulako eta gaurkoan Errege eguneko ILUSIO zabaltzaile izan zarelako Andoaingo herrian.

Muxu handi bat Meltxor eta Gasparren partez!!!!”.

 

Baltasar berak barkamena eskatu zuen bere hizkuntza arazoengatik eta argitu bideo batean, etxeko errege gurasoak direla esan nahi izan zuela/ Baltasar en un video pidió disculpas por su problema con el idioma y aclaró que quiso decir que los reyes de la casa son los padres.

,#UtziBakeanBaltasar,#DejadEnPazABaltasar

 

 

Euskararen alde! Solidaritatearen alde! On egin!

Imagen

Kilometroak heltzeko irrikitan gaude! Gaur #KMK12n parte hartuko dugu!  Kilometroak 2012 festa erraldoian ikusiko gara elkar, hantxe Gipuzkoa Solidarioa elkarguneak Bidebarrieta gunean lekutxo bat izango baitu – beste batzuen artean, Kutxa Gizarte Ekintzak babesten du-. Andoaingo auzo honetara hurbildu ezkero Xabier Leteren CD solidarioak, liburuak, eskuorriak eta ekintza bitxi batean parte hartzeko aukera izango duzu. Zure bostekoa emaiguzu! “Ez esan ezin duzula ezer egin” kanpaina berriaren barne milaka koloretako eskuak bilatzen ari gara. Gure stand-era gerturatu eta ederto pasako duzu!

Aurten Klikmetroa ekintza berritzailea martxan jarri dute Interneten. KLIKMETROAK-en helburua, zirkuitu birtualari ahalik eta buelta gehien ematea da, eta horretarako, milaka pertsonaren parte hartzea eta metro horien babesleak lortzea ezinbestekoa da. Hala, bisitari bakoitzak metro bat egitea da helburua. Eta, ahalik eta herritar gehienen partaidetzarekin ibilbideari ahalik eta itzuli gehien ematea.

Iazko KLIKMETROAK-ek Azpeitian KILOMETROAK jaia ospatu zen zirkuitua birtualki osorik osatzea lortu zen ekimenean parte hartu zuten 6.503 lagunei esker. 2012ko KLIKMETROAK-en parte hartzen. ON EGIN!

ZORIONAK!!! Mila esker parte hartu duzuen guztioi. “ON egin”. Bideoklipa mundiala da! http://youtu.be/dQ6o9XmIkVU

ON egin…munduan! Etiopia, New York, Norbegia, Londoneko joku olinpikoetan, Bosnia, Chicago… argazki bilduma polita

http://www.kilometroak.net/web/default.php

Ñam-ñam gose al zaude?

Hone hemen jantokiak

http://www.kilometroak.net/web/default.php

Kilometroak 2012ko ediziorako prestatu duen egitaraua esteka honetan

http://www.kilometroak.net/web/default.php

Aurtengo abestiarekin ausartzen al zara?

Kilometroak jaia denon parte hartzearekin egin dadin herritarrak aktibatu egin nahi ditugu, herritarrek ON egitea nahi dugu.

ON egite hau irudikatzeko pizteko botoia erabili dugu, gure gaurko eta etorkizuneko izaerarekin bat eginez. IKTen erabilera azpimarratuz.

Uhinekin guztiengana iritsi nahi dugu; Ikastola osatzen dugunongana, euskaltzaleengana eta baita euskaraz ez dakitenengana ere.

Eta nola ez, guztion artean eginikoa eta guztiona den jai hau denoi atsegin handiz eskaini nahi dizuegu, ON EGIN dagizuela!