BIZILAGUNAK2017 GALA SOLIDARIO EDERRA EGIN ZEN

 

La imagen puede contener: 4 personas, personas sonriendo

Galaren argazki ederra egin zien Jon Urbe argazkilariak, Berria egunkarirako/Bonita la foto de la Gala que les hizo el fotógrafo  Jon Urbe para el periódico  Berria.

Argazkia/Foto: Berria, Jon Urbe ARP

 

 

 

*Kulturarteko elkarbizitzagatik, arrazismoaren kontrako Gala: SOS Arrazakeria Gipuzkoak 8 urtez darama Bizilagunak 2017 egitasmoa egiten eta joan den larunbatean burutu zuten Kursaalean Gala Solidarioa.

 

 

EXITOSA  GALA SOLIDARIA BIZILAGUNAK 2017

 

No hay texto alternativo automático disponible.

 

*Por una convivencia entre culturas, gala anti racista:  SOS Racismo Gipuzkoa lleva 8 años haciendo Bizilagunak 2017 y el proyecto se cerró con una Gala Solidaria, este pasado sábado 2 de diciembre en el Kursaal.

 

 

 

Bizilagunak proiektuak, bertako familia eta beste jatorri bateko familien arteko bazkaria edo afaria egitea da; honela, elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, jatorria, sinesmenak, hizkuntzak, pentsatzeko era ezberdinak, itxaropen ezberdinak, borrokak, sentimenduak, ametsak … partekatzeko aukera  da.  Elakrrekin  bazkaldu eta gero joan den larunbatean abenduak 2, esperientzia bizi eta gero, Gala egin zuten, Bizilagunak VIII. edizioa, eta   denok bat egin zuten  Donostiako Kursaalera, bizi izandakoak ezagutzera emateko.  “Gertutasun hau sortarazi nahi da, honela pertsona hauek harreman sozial finkoagoak izan ditzaten”. Datorrena, berriz egingo dute eta  bederatzigarren Bizilaguna izango da.

 

El proyecto Bizilagunak, es hacer encuentros, entre personas y familias autóctonas con personas  y familias de origen  extranjero, es fomentar alrededor de  una mesa la complicidad de compartir alimentos, tradiciones, vivencias, cultura, origen, creencias, lenguas, experiencias, luchas, ritmos, creación, ideologías, esperanzas, sentimientos, sueños, etc.  a Bizilagunak. Y el pasado  2 de diciembre   se reencontraron en el Kursaal de Donostia, en una Gala Solidaria Bizilagunak VIII,  para compartir la experiencia vivida. Estos encuentros “pretenden ser la excusa para poner en comunicación a personas que no han tenido la oportunidad de relacionarse en un contexto de mayor confianza, normalidad o intimidad”. Se pretende estimular estos acercamientos con el ánimo de tejer relaciones sociales más estables.” El año que viene volverán  a hacer Bizilagunak que ya contará con su novena edición.

 

La imagen puede contener: 2 personas, personas sonriendo

Hezkuntza arloak gizarteratzea izan zen  ekitaldiko ardatza, eta hezkuntza sistematik at geratu direnak gogoratu zituzten bereziki./En la gala tuvieron como referencia la importancia del sistema educativo y en concreto a los-as migrantes que se quedan fuera del sistema educativo.

 

No hay texto alternativo automático disponible.

ZURRUMURRUEN AURKAKO KIDEEN SAREA OSATU NAHI DA DONOSTIAN

Zurrumurruen Aurkako Sarea (ZAS): “Lagun iezaguzu zurrumurruei #zas! egiten”/ (ZAS) Red Vasca AntiRumores #ZAS: “Ayudános a hacer #Zas! con los rumores”

*Urriak 16, 18, 23 eta 25 (17:30-20:30) Bakearen Etxean Aieten Donostian, hiriko  zurrumurruen aurkako agenteen sarea sortzea sortu nahi da.  Zurrumurruen Aurkako Estrategia:  etorkin, errefuxiatu eta oro har, kultur aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako ondorioak indargabetzeko dinamika eginez. 

 

 

 

 

 

*Zurrumurruen Aurkako Formazio saioetan izen emateko epea zabaldu da: idatzi mezu ba:  kulturaniztasuna@donostia.eus  edo deitu 943 48 14 98 telefono zenbakira. Lau saioz osatutako ekimenbidez,  Donostian, Euskadi mailako Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzen duten elkarte eta instituzioek bultzatzen dute  eta Gipuzkoako  hiriburuan zurrumurruen aurkako lanean garatzen ari diren bestelako iniziatiba, eragile eta pertsonekin elkarlanean egin nahi da bidea.

 

 

 

 

 

*ZAS, Zurrumurruen Aurkako Sarea, eragile sozial eta instituzionalek osaturiko sarea da, “gizarte eraldaketarako estrategia bat aurrera eramateko, giza eskubideen eta kulturartekotasunaren aldeko eta arrazakeriaren aurkako ikuspegitik. Pertsona etorkinei buruzko zurrumurru oinarri gabeek, estereotipo ezkorrek eta aurreiritziek intolerantziaren diskurtsoa elikatzen dute, eta luzarora ezin haztegi hobea dira desberdintasuna, gizarte zatiketa eta diskriminazioa ereiteko”

 

 

 

SE QUIERE FORMAR LA RED DE AGENTES ANTIRUMOR DE DONOSTIA

No hay texto alternativo automático disponible.

*Los días 16,18,23 y 25 de octubre en la Casa de la Paz de Aiete en Donostia  (17:30-20:30) se pretende crear la Red de agentes Antirumor de Donostia. La estrategia antirumor es una dinámica impulsada desde el Negociado de Diversidad Cultural cuyo objetivo es anular las consecuencias de los rumores, estereotipos negativos y prejuicios contra inmigrantes, refugiados y, en general, la diversidad cultural.  La estrategia antirumor es una dinámica impulsada desde el Negociado de Diversidad Cultural cuyo objetivo es anular las consecuencias de los rumores, estereotipos negativos y prejuicios contra inmigrantes, refugiados y, en general, la diversidad cultural.

 

 

 

 

 

*Si te interesa participar en las sesiones de formación envíales un e-mail a: kulturaniztasuna@donostia.eus o lláma al  943 48 14 98. En Donostia, dicha estrategia la impulsamos las asociaciones e instituciones que formamos parte de la Red Vasca Antirumores y  quisieran  hacer el camino junto a otras iniciativas, agentes y personas que están desarrollando dinámicas antirumores en la ciudad.

 

 

 

 

 

 

*ZAS, Red Vasca Antirumores, es una red de agentes sociales e institucionales que lleva a cabo una estrategia de “transformación social desde la perspectiva de los derechos humanos, la interculturalidad y el antirracismo. La existencia y propagación de rumores infundados, estereotipos negativos y prejuicios sobre las personas inmigrantes y la diversidad cultural, representa un obstáculo para la relación entre las personas, alimenta el discurso de la intolerancia y a la larga constituye un perfecto caldo de cultivo para la desigualdad, la fragmentación social y la discriminación.”

 

 

 

 

FORMAZIO SAIOAK:

 

Gizarte kultur-anitz honetan, zurrumurruak pertsonen arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitzarako oztopo garrantzitsuak izateaz gain, jarrera eta diskurtso xenofobo eta arrazistak eraikitzeko testuinguru sozial aproposa eratzen dute. Horrenbestez, “Kultur Aniztasun Bulegoarentzat etorkin, errefuxiatu eta bestelako kulturak dituztenen inguruko zurrumurruen aurkako sentsibilizazio eta esku hartze estrategia herritarra garatzea ezinbestekoa da” diote. Formazio egitasmoak, besteak beste, zurrumurruen aurka lanean arituko den pertsona ezberdinez osatutako Donostiako agenteen sarea sortzea du helburu nagusia.

 

NOIZ: Urriaren 16,18,23 eta 25ean (lau saio orotara)
NON: Aieteko Bakearen Etxean
ORDUTEGIA: Arratsaldeko 17:30tatik 20:30tara

EGITARAUA:
1. saioa: Kulturak eta identitateak: aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi [UPV-EHU]
2. saioa: Zurrumurruen kudeaketarako estrategia komunikatibo eta emozionalak. Raquel Moreno [Xarxa antiRumors Barcelona]
3. saioa: Zurrumurruen aurkako erantzunak. Agustin Unzurrunzaga [SOS Arrazakeria]
4. saioa: Donostiako zurrumurruen aurkako agenteen sarearen osaketa. [Zurrumurruen Aurkako Sarea]

IZEN EMATEA: Formazio saioetan parte hartu nahi baduzu idatzi mezu bat kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera edo deitu 943 48 14 98 telefono zenbakira.

 

 

SESIONES FORMATIVAS:

 

Las sesiones formativas que se plantean en esta iniciativa tiene varios objetivos, entre ellos, crear una red de agentes antirumor de Donostia formada por diferentes personas que trabajarán juntas en contra de los rumores. En esta sociedad multicultural, los rumores, además de ser importantes obstáculos para las relaciones interpersonales y la diversidad, crean un contexto ideal para la construcción de actitudes y discursos xenófobos y racistas. Por tanto,  a su juicio “el desarrollo de una estrategia ciudadana de sensibilización e intervención antirumores sobre personas inmigrantes, refugiados y de otras culturas es fundamental para el Negociado de Diversidad Cultural”.

CUÁNDO: 16,18,23 y 25 de octubre (cuatro sesiones en total)
DÓNDE: En la Casa de la Paz de Aiete
HORARIO: De 17:30 a 20:30

PROGRAMACIÓN:
1º sesión: Culturas e identidades: prejuicios, estereotipos y rumores. Xabier Aierdi [UPV-EHU]
2º sesión: Estrategias comunicativas y emocionales de gestión de rumores. Raquel Moreno [Xarxa antiRumors Barcelona]
3º sesión: Respuestas ante los rumores. Agustin Unzurrunzaga [SOS Arrazakeria]
4º sesión: Creación de la red de agentes antirumores de Donostia. [Red Vasca Antirumores]

INSCRIPCIÓN: Si te interesa participar en las sesiones de formación envíanos un e-mail a la dirección kulturaniztasuna@donostia.eus o llámanos al teléfono 943 48 14 98.

 

La imagen puede contener: texto

 

 

 

SOS Arrazakeriaren “Bizilagunak” ekintza arrakastatsua

Aurten, Gipuzkoa solidarioaren hirugarren ekitaldia ospatuko du Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Bizilagunak eta Aldameneko familia lemapean. Atzo ospatu zuten festa ederra Donostiako Kursaalean kanpaina honi bukaera emanez. Ekimen honek, hirugarrena izatetik aparte, badu beste berezitasun bat, internazioanala dela, alegia. Europako beste sei herrialdetan (Txekian, Eslovakian, Italian, Hungarian, Maltan, Belgikan eta Portugalen) bazkaziak egin ziren aurreko domekan, hemen, Gipuzkoan bezala, egun eta ordu berean. Eta leku guztietan asmo berarekin: bertako eta atzerriko pertsonen arteko bizikidetza eta ezagutza bilatzea, harreman berriak sortzea, besteekiko aurreiritzi eta fantasmak usatzea, hitz batean, elkarren alboan bizitzetik, elkarrekin bizitzearen aldeko urratsak ematea.

Aurten Maroko, Txile, Senegal, Kolonbia, Galicia, Nigeria, Nicaragua, Brasil, Alemania, Estremadura eta euskal-familiak eta lagunak bazkari bat konpartitu dute, SOS Arrazakeriak antolatutako “Aldameneko familia” egitasmoan barne. Parte-hartzaileen artean aurpegi ezagunak daude: Donostiako alkatea, Juan Karlos Izagirre; Astigarragako alkatesa; Miguel González Eusko Jaurlaritzaren Inmigrazio Sailaren zuzendaria; Richard Oribe igerilaria, Iñigo Lamarca arartekoa, etabar.

 Jarduera hori SOS Arrazakeriak erakundeak antolatu du, mahai-inguruan elkartu nahi baititu atzerriko familiak dituzten pertsona eta familia euskaldunak, jatorri ezberdinetako pertsonen eta bertakoen artean zenbaitetan sortzen den inkomunikazio-harresia apurtzeko. Beraz, ekimen horrek harremanetan jartzen ditu talde soziokultural ezberdinetakoak izan arren, auzo berean bizi diren familiak. Horrela, hainbat bazkari antolatzen dira aldi berean; horietan, bertako familia bat eta atzerriko beste bat elkartzen dituzte, harremanetan jartzen dituzte eta beharrezko baliabideak ematen dizkiete elkarrekin bazkari bat prestatu eta partekatzeko.

Aldameneko familia orain zazpi urte sortu zen, Txekian, eta harrezkero jarduera horrekin bat egin dute Europako beste herrialde batzuk (Eslovakia, Italia, Hungaria, Malta eta Belgika). Gaur, aldi berean, gutxienez 420 bazkari partekatzen arituko dira, 5-10 mahai-lagunekin topaketa bakoitzeko. SOS Arrazakeriaren ustez -ekimen honen bultzatzailea- immigrazioak funtsezko eginkizuna betetzen du gizarte aberatsagoa eta anitzagoa eratzen. Horregatik, azken urteotan hainbat jarduera egiten ari da, batez ere atzerritarrak onartzean eta elkartasunean nahiz borondatezko ekintzan arreta jartzen duen begirada hori ikusarazteko, horiek denak oso eragile garrantzitsuak baitira gizartea eraiki eta etorkinak gizarteratzeko orduan.

Guztira Gipuzkoan 60 bazkari ospatu ziren azaroaren 18an eta 500 lagunek hartu dut parte. Kursaalean ospatutako festan Agustin Unzurrunzagak esan duen arabera, “kontaezinak dira Gipuzkoan hemen jaiotako eta kanpotik etorritako jendeen arteko harreman eta elkartasunezko istorioak”. Mila koloretako istorioak, zeinetan elkar ezagutzeak eta elkar laguntzeak lagungarri izan baitzaie, batzuei hemen errotzeko, eta besteei bizitzari begiratzeko, pentsatzeko eta amets egiteko modu ezberdinak aurkitzeko. Bizimodu aberatsagoa lortzeko. Elkar ezagutuz eta elkar lagunduz, bertan dauden pertsona guztien bebesleku izango den gizarte bat eraikitzeko beharrezkoak diren sareak ehuntzen dira. Ez da arrazoirik falta aurtengo ospakizunari Bizilagunak izena emateko, horixe baitira harreman hauetako protagonistak: auzokideak, adiskideak, hots, bizilagunak.

Elkartasun ikusezina. Hain zuzen, ikusten ez diren atzerritaren eta bertakoen arteko eguneroko laguntza-keinuak ikusarazi nahi ditu SOS Arrazakeriak festa honetan. Hainbat alorretako ehun inguru esperientzia aurkeztuko dira Kursaalean, ikusezintasun hori hautsiz, elkartasuna badela aldarrikatzeko eta ospatzeko. Gero eta ozenago entzuten den diskurtso xenofoboari aurre eginez, gipuzkoar gizarteko pertsona askok eta askok agertzen dituzten abegi- jarrera positiboak balioztatu nahi ditugu. Ugari baitira pentsatzen dutenak atzerritar pertsonek duten baino egoera hobean egonik bidezkoa eta beharrezkoa dela haiei laguntza ematea. Baina elkar-laguntzako harremanak bi norabideetan dira onuragarri, musu-truk eskaintzen dituzteneei ere mesede egiten baitie. Modu honetan pertsona horietako askok adiskideak irabazi dituzte, eta baita seme-alabak eta bilobak ere.

SOS Arrazakeria Facebooken dago

Bila ditzagun elkarrekin bizitzeko moduak!

Begira inguruan! Herrialde desberdinetako hainbat lagun ikusiko duzu zure herri edo hiriko kaleetan barrena. Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk ekarri dituen zure herrira, hemen duten bizitzari buruz zeintzuk diren bere bizipen eta inpresioak.
Edo again zu zeu etorkina zara eta ez duzu sekulan bertako inor ezagutu eta lagunak izateko aukerarik izan, edo bizi zaren herrialdeari buruz gehiago jakiteko?
 
Igandetako bazkari berezi eta ezberdin batean parte hartzera gonbidatzen gaitu Gipuzkoako SOS Arrazakeriak
 Konturatu al zara mundua zure etxeko atarian duzula?
Datorren azaroaren 18an Bizilagunak ospatuko dugu. Bertakoa bazara eta atzerriko familia batekin bazkaldu nahi baduzu,
Atzerritarra izanik bertako familia batekin igandeko bazkaria ospatu nahi izanez gero…
Ospatu igandeko bazkari berezia! Sartu www.nexdoorfamily.eu
Deitu 943 321811 edo idatzi info@mugak.org
Bizilagunak SOS Arrazakeriaren ekimena da.
Bila ditzagun elkarrekin bizitzeko moduak
Zertan datza Next Door Family/ Alboko Familia egitasmoa?Urtero, azaroko igande batean Txekiar Errepublikan bizi diren txekiar familiak eta atzerritarren familiak biltzen dira bazkaltzeko. Bazkari bakoitzean parte hartzen dute Txekiako familia bat, familia atzerritar bat eta topaketa familietako baten etxean antolatzen lagunduko duen dinamizatzaile batek. Orain arte 494 topaketa ospatu ditugu Txekiako eta familia atzerritarren artean. 988 familia orotara.Aurten berezia da egitasmoarentzat, integrazioa bultzatzeko nazioarteko elkarlana hasiko dugulako gutxienez Europar Batasuneko beste sei herrialdeetan: Belgika, Hungaria, Italia, Malta, Slovakia eta Espainia. Nazioarteko proiektu hau Next Door Family EU/ Alboko bizilagunak EB- Auzo inklusiboak- eta Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako biztanleen Integraziorako Funts Europarren laguntza jaso du ekimenak. 2012an gutxienez 210 familien arteko topaketak ospatuko ditugu, 1800 pertsonek hartuko dute parte eta ez bakarrik egitasmoa bultzatzen duten herrialdeetan, baita ere bere herrialdeetan ere topaketak antolatzeko irrikitan dauden beste zenbaitetan ere. Goian azalduriko ‘nola elkarbizi eta ez solilik elkarren ondoan’ ereduak kontaktu eta harreman berriak osatzen lagunduko du, populazioaren gehiengoaren taldeko eta EBan etxe berria aurkitu duten atzerritarren kolektiboko pertsonen artekoak.

Informazio iturria/argazkia: SOS Arrazakeria.