Argazkiak/Fotos: DOA elkartea
*DOA (“Denok Osasunaren Alde – Todos por la Salud”) 2002an Donostia-San Sebastián-en sortutako Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundea (ONGD-a) da. DOAren hamasei urtetako ibilbidean, Bolivia eta Guatemalako programetan parte hartzeko 2.600 boluntario mugitu dituzte; 20.000 paziente ikusi dira kontsulta medikuan; 7.000 ebakuntza kirurgiko, 5.500 tratamendu odontologiko, 6.000 ekografia eta ikerketa erradiologiko burutu dira.
SOLIDARIDAD: LA ONG DOA, SALÚD PARA TODOS-AS
*DOA (“Denok Osasunaren Alde – Todos Por La Salud”) es una Organización No Gubernamental para el Desarrollo (ONGD) fundada en Donostia-San Sebastián en el año 2002. En los dieciseis años de existencia de DOA, han desplazado a más de 2.600 voluntarios para sus programas en Bolivia y Guatemala; atendido al menos a 20.000 pacientes en las consultas médicas; completado 7.000 intervenciones quirúrgicas, 5.500 tratamientos odontológicos, 6.000 ecografías y estudios radiológicos.
Lanen artean, eraikin desberdinen zabaltzea dago: Ikastetxe bi, Guatemalan (San Ixtan, Jutiapa-ko Departamentua) eta Bolivian (Trinidad, Beni-ko Departamentuan), 96 oheko ospitalizazio pabiloi bat (Trinidaden, Beni-ko Departamentuan) eta ebakuntza-gela bat bere 24ko oheko ospitalizazio pabiloilarekin Bolivian (San Ignacio de Moxos-en, Beni-ko Departamentua).
Heziketa-arean, bi liburutegi eta ludoteka bat prestatu dituzte Guatemalan; martxan jarri da 3 ikastetxetan automotorreko mekanika espezialitatea (Guatemalan bat eta Bolivian bitan); eta ezgaitasunen bat duten umeentzako heziketa bereziko bi eskola indartu dira.
Helburu nagusienetakoa da bertako profesionalen heziketa eta esperientzia trukea. “Espainian erabiltzen diren teknika kirurgikoetan eta erizaintza lanetan oinarritutako heziketa praktikoa eskeintzen zaie, profesional lokalen sustapenean lagunduz. Hezitako profesional lokalak 2.000 baino gehiago dira”. Baliabide gabeko gazteei bideratutako beka programa bat sortu da.